8 HESOLA abestia EHKANTUZ ekitaldian Bizkaiko Diputazioaren aurrean

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ส.ค. 2024
  • HESOLA abestia (Agure zahar batek zion) Bilboko kaleetan EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Bizkaiko Foru Diputazioaren aurrean.
    HESOLA abestiaren HITZAK
    Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
    goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
    Ez al dek, gazte, ikusten gure hesola zein dan?
    desegiten ez badugu, bertan galduko gara.
    Baina guztiok batera saiatu hura botatzera,
    usteltzen hasia dago-ta, laister eroriko da.
    Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan,
    ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan.
    Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
    eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
    Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
    berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:
    Baina guztiok batera...
    Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
    haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
    Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
    aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:
    Baina guztiok batera saiatu hura botatzera,
    usteltzen hasia dago-ta, laister eroriko da.
    Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan,
    ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan.
    Larai, larai, larai, larai...
    Hik bultza gogor hortikan... (bi)
    Hitzak eta musika: Lluis Llach "L'estaca" Euskaratua: Xabier Lete

ความคิดเห็น • 4