9 SAUTRELA abestia (Euskara da Kanpora eta goazen denok dantzara) EHKANTUZ ekitaldian Albian

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ส.ค. 2024
  • SAUTRELA abestia (Euskara da Kanpora) Bilboko kaleetan EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Albia lorategian
    SAUTRELA abestiaren HITZAK
    Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.
    O euskara lauda ezak Garaziko herria,
    zeren handik hartu baituk behar huen grazia.
    lehenago hi bahintzen hizkuntzarik azkena,
    orain berriz izango haiz guztietan lehena.
    Etai lelori bailelo leloa zarai leloa! (bi)
    Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara.
    Euskaldunak edonondik preziatu ziraden,
    baina haien mintzaeraz denak ziren burlatzen,
    inongo liburuetan eskribitzen ez baitzen;
    orain ikasiko dute nola gauza ona zen.
    Etai lelori bailelo...
    Euskalduna den guztiak burua altza beza,
    Gorenean ikusiko baitu bere hizkuntza.
    Printze eta jaun guztiek hura eskatzen dute,
    paperetan ikusita ikasi behar dute.
    Etai lelori bailelo...
    Gogo hori konplitu gu Garaziko gizonak
    eta haren adiskide Bordelen dagoenak.
    lehen inprimitzaile euskararen hura da;
    Euskaldunak eskerturik aurkitu behar gara.
    Etai lelori bailelo...
    Hitzak: Bernat Etxepare (1545) / Egokitzapena: Gabriel Aresti Musika: Natxo De Fepile Abeslaria: Oskorri "Mosen Bernat Etxapare 1545" (1977)

ความคิดเห็น •