20 ABERRIAREN MUGAK abestia EHKANTUZ ekitaldian Santiago plazan

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ส.ค. 2024
  • ABERRIAREN MUGAK abestia Bilboko kaleetan EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Santiago plazan.
    ABERRIAREN MUGAK
    Nire aberria lurra bezain zaharra da
    baina ez da lurra bakarrik,
    haizeak bezala inguratzen nau eta
    lotzen, askatzen nauelarik.
    Nire aberria suaren antzekoa da,
    beti bera, berria beti,
    epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
    ta erretzen ere badaki.
    Aberriaren mugak, euskararenak,
    gure baitan daude gehienak,
    euskara zabalduaz lau haizeetara
    zabalago egiten gara.
    Nire aberria harrizko herria da,
    hitzezkoa eta hitzekoa,
    altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
    eta hondar anonimoa.
    Nire aberria burdin bihurria da
    oroimenaren arindua,
    itsaslaminen baten herdoilezko kantu
    etorkizunez fosildua.
    Aberriaren mugak...
    Hitzak: Joserra Garcia / Musika: Txomin Artola / Abeslaria: Urbil & Txomin Artola "Hondarribian" (1997) / Nik Etxart "Kilometroak 98" (1998)

ความคิดเห็น •