Su ñimiño bat - Mikel Urdangarin. Haitzetan 1977-2022 (*ZART, 2021)

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 10 พ.ย. 2021
  • Su ñimiño bat Mikel Urdangarinek 2021eko udazkenean sortutako abestia da.
    25 urte betetzen dira Urdangarinek Haitzetan lana argitaratu zuenetik. 2021eko azaroaren 26an Haitzetanen birrargitaralpena egingo du eta Su ñimiño bat abestia diskoan agertuko da.
    "Su nimiño bat" kantan Mikelek bere taldea du lagun: Koldo Uriarte, Rafa Rueda, Nika Bitchiasvili, Jon Cañaveras, Ander Hurtado de Saratxo eta Alison Keable. Gainera, gonbidatu berezi bat ere du oraingoan akordeoian: Josu Zabala, Hertzainak taldeko kide ohia.
    Zirriborro ekoiztetxeak eta Oier Aranzabalek (*Zart) egindako bideoklipa, urrian grabatu zuten Bilboko Kafe Antzokian.
    Abestiaren grabaketa eta nahasketak, aldiz, Koba Estudioko Xapnek egin ditu.
    ::::::
    Su ñimiño bat
    Aurki beteko dira 25 urte haitzetan argitaratu nuenetik. Oharkabean joan den ia mende laurdena. Oinez hasi orduko etengabeko bidegurutzetara ekarri nauen pausua. Gaur urteurren bereziaren ateetan jarri nauen pausua. Asko idatz nezake denbora guzti honetan bizitakoaz, gehiegi ziurrenik. Beraz, ideia bakarrari helduko diot pentsamendu hau azal dezadan. Inoiz hala sentitu bada ere sekula bakarrik egon ez den bakarlaria naiz.
    Denetarik bizi izan dut, ospakizun handiak, suziriak, uholdeak, desertua, baso berdea...kontraste handiko iruditegia. Eta, inoiz ere, bakarrik sentitu naiz oso musikaren bidaia intentso honetan. Baina azken hau sentipena baino ez da, ez du zertan egia izan. Izan ere, banitateak engainura garamatza sarri, tentagarri egiteraino, ez garen hori sinisteraino, ez den hura bizitzeraino. Eta ez da egia. Egoera zailenetan ere, gutxienez nire buruarekin egon izan naiz beti. Eta norbere baitan norbera baino jende eta mundu gehiago bizi dira. Ez gaude bakarrik. Nire ahotsa, nire kemena eta indarra ez dira neureak bakarrik, ezta neure beldurrak ere. Nigan bizi diren arbaso eta lagunenak ere badira. Ezagutzen ez ditudan baina nolabait ere ondoan bizi diren mundu eta jende batenak ere badira.
    Horiek guztiak dira oraindik nigan bizirik dirauen su ñimiñoa.
    ::::
    Un pequeño fuego
    Pronto se cumplirán 25 años desde que publicamos Haitzetan. Casi un cuarto de siglo sin apenas darme cuenta. Fue echar a andar y encontrarme un cruce de caminos tras otro. Caminar que me ha colocado a las puertas de éste aniversario tan especial. Podría escribir mucho, probablemente demasiado, a la hora de describir este tránsito pero prefiero aferrarme a una idea principal que lo resume casi todo: soy un cantante que aun pudiendo haberse sentido sólo en ocasiones, en realidad, nunca lo ha estado.
    He vivido de todo, grandes fastos, fuegos artificiales, inundaciones, el desierto, el reverdecer del bosque... infinidad de contrastes. La vida misma, en definitiva. Y en alguna ocasión he podido sentir la soledad en éste intenso viaje que es la música. Pero esto último no es más que una sensación, no tiene por qué ser cierto. De hecho, la siempre tentadora vanidad puede llevarnos a engaño fácilmente, a creernos lo que no somos, a vivir lo que no es. Y no es verdad. Aun en las situaciones más duras, como mínimo he estado conmigo mismo. Siempre. Y en uno, habitan más mundos y personas que uno mismo. No estamos sólos. Mi voz, mi tesón y mi fuerza no son solamente míos, tampoco lo son mis temores. También lo son de los antepasados y la gente querida que habita en mí. Incluso de la gente y los mundos que aun no conociendo forman de alguna manera parte de mí.
    Ellos todos son ese pequeño fuego que todavía pervive en mí.
    ▶ SU ÑIMIÑO BAT - Abestiaren letra
    "Etxetik partitzear baletor zalantza
    mamu zaharrak zirika, hotzikara latza
    betor kemena, betor arbasoen kemena
    oinez hasi orduko baletor dardara
    pausu bati hurrena balitzaio falta
    hautsi dezala, hautsi buruak tranpa
    hautsi dezala hautsi buruak tranpa
    badatoz gerrariak, badatoz
    zaldi erraldoien gainean, milaka datoz
    herio danborrek hots
    beldurrik ez eta zain
    egon
    deskuidoz noraezak hartzen bazaitu
    ipar haizerik ez eta belak huts
    bihur dadila izua olatu
    etsia lema, nekea erramu
    gaba beltzean itsu gelditzen bazara
    ez zeru eta ez lur gelditzen bazara
    argitxo bat piztuko dizut lehio ondoan
    su nimiño bat bihotz ondoan
    badatoz otsoak, badatoz
    ezpatak airean zuzen zugana datoz
    herio danborrek hots
    ez ikaratu ta zain egon
    egon
    Hortxe aurkituko nauzu bidean
    bidezidorrean, ibar luzean
    baso berdean, porlanezko oihanean
    su nimiño bat bihotz ondoan"
  • เพลง

ความคิดเห็น • 5