Hiru ahizpatik bigarrena - Mikel Urdangarin. Izurdeen lekua (*ZART, 2020)

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ม.ค. 2022
  • Izurdeen lekua diskoko abestia da 'Hiru ahizpatik bigarrena'.
    Hitzak:
    Hiru ahizpatik bigarrena,
    Miren Sorkunde izena,
    Aitite Mikel eta Amama Kontxarena.
    Zuri kantatzera nator.
    Zuri, danetan guapana.
    Doinu honek ekarri nau zuregana.
    Deustuar baten emazte,
    gazterik ezkondu, gazte,
    seme-alabak hiru ekarri zenduzen.
    Eta bilobak ondoren,
    katea ez bait da eten.
    Badakizu, Peru etorri da azken.
    Berba ederrik ez dago
    Babeletik Zorrontzaraino,
    zutzat balio leukenik
    ez, ez dago.
    Ta deskuidoz bat balego
    bardin dosta honez gero.
    Zuri begire ta ixilik
    dot gurago.
    Zuk emondako euskara,
    nigan bizi dan taupada.
    Zure eskuak, zure azken besarkada.
    Zure ahotsa, zure arnasa,
    zure biziraun beharra,
    zure isilpeko negarra,
    zure indarra.
    Zatoz, ametsetan, zatoz.
    Dantzatu gaitezen behingoz!
    Zatoz esna, zatoz lotan
    baina zatoz.
    Nire min eta bizipoz,
    nire odol, nire bihotz:
    Zatoz egun argiz, zatoz gauez
    baina zatoz.
    Hiru ahizpatik bigarrena,
    izan geinkean onena,
    aitite Mikel eta amama Kontxarena.
    Zuri kantatzera nator.
    Zuri, danetan guapana.
    Miren Abasolo Iza
    geure ama.
    :::::
    Jarraitu Mikel Urdangarin TH-camn: bit.ly/38OGBgs
    Instagram: / mikel_urdan. .
    Facebook: / mikeurdangarin
    Spotify: spoti.fi/3kE0bOG
    Erosi diskoa hemen: www.zart.eus/denda/aurresalme...
    :::::
    Kabuto estudioak egindako ikusentzunezkoa, Antonio Alphax.
    English translation: Elizabeth Macklin
    *ZART 2020
    ©Mikel Urdangarin
  • เพลง

ความคิดเห็น • 2

  • @gaizkaetxabe9843
    @gaizkaetxabe9843 2 ปีที่แล้ว +1

    Barrenetik...esk asko mikel..kantu eder eta zoragarria...

  • @bernardobilbaouribarri
    @bernardobilbaouribarri ปีที่แล้ว

    BENETAN POLITTE ABESTIA. ARTISTIE ZARA!!!!!!