ANONYME POPULAR: Bada Morroi Bat

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 5 ก.ย. 2024
  • BADA MORROI BAT
    Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza Aranoa
    Doinua eta soinuak: Rafa Rueda Etxebarria
    Hatsen eta hotsen ingeniaritza: Jose Lastra Elorriaga
    Irudiak eta dirudiak: Kulturaz Koop.-eko Dapatistak
    + Tronpeta: Iban Urizar Amorante
    + Koruak: Erika Lagoma Pombar eta Miren Amuriza Plaza
    ...
    Bada morroi bat hark ni esnatu
    ta nik jaikitzen dudana;
    eguneroko bizitzarako
    erabilgarri zaidana:
    logureak erantzi,
    betaurrekoak jantzi,
    eta voila!, gentlemana…
    Aldi berean sinpatia ta
    errukia diodana.
    Nire avatarra duen morroia
    artez ibiltzen da oinez,
    bere antzeko replikanteei
    keinuka eginaz oles.
    Domeka-pausu tentez,
    simulakroa betez,
    hor doa aurpegi onez,
    nik egin nahi ez ditudan lanak
    egitera nire ordez.
    Garrantzitsutzat dauzka itxura,
    harremanak, izen ona…
    Besteen like-n eta txaloen
    bila bizi da gizona!
    Traoleraz ta jergaz,
    autotunedun berbaz,
    orain hara, orain hona!
    Ta gero niri leporatzen dit
    txarto irtetzen zaiona.
    Zaude isilik! Zatoz etxera!
    Zertan zabiltza Twitterren?
    Hankarik sartzen ez duzunean
    egiten baduzu herren...
    Zer zoaz alkandora
    afrus horrekin! Nora?
    Ta hark kasurik ez, barren!,
    denen aurrean neure izena
    erabiltzen duen arren.
    Kontu egiten diodanean
    besteen begitan badago,
    Txartzat hartu ta borde jartzen zait:
    troll, hater, insultoi, brabo…
    Espantuak eginez,
    meme hutsa da, zinez,
    edan baditu lau trago.
    Ta azken boladan nahikoa ditu
    bat, bi, hiru gutxiago…
    Nire moduko asko zaudete,
    ta bera lako fake bana.
    Orain harritu plantarik jotzen
    ez etorri niregana…
    Zeuena da, aizue!
    Maitatu ezazue.
    Ez da ezineramana!
    Ta zeuek euki dezazuela
    plagioak ez daukana.

ความคิดเห็น •