ไม่สามารถเล่นวิดีโอนี้
ขออภัยในความไม่สะดวก

ANONYME POPULAR: Jaio Orduko

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 16 พ.ย. 2022
  • JAIO ORDUKO
    Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza Aranoa
    Doinua eta soinuak: Rafa Rueda Etxebarria
    Hatsen eta hotsen ingeniaritza: Jose Lastra Elorriaga
    Irudiak eta dirudiak: Kulturaz Koop.-eko Dapatistak
    ...
    Jaio orduko gu bat nintzen ni jadanik
    Ez den herri bateko haurra izanik
    Zauri bat jaso nuen zaharragoengandik
    Zilborrean orbaina hor daukat oraindik
    Halako iraganik
    Geroratzen lanik
    Hartu izanak nik
    Ia umetandik
    Mundurako leku bat ere eman dit
    Oparitu zidaten berba ta margoa
    Asmatzeko mundu bat ederragoa
    Nerabezarorako banuen bandoa
    Litezkeen utopia denen arragoa
    Aurkari saldoa
    Indartsuagoa
    Denean dadoa
    Di-da dudan doa
    Aldiro zen gero bat geroagoa
    Ez baita dena lore-kolore munduan
    Mapetan marrak jartzen dira guduan
    1/1 eskalan ere geure inguruan
    Asko gazte sentitu ziren jo-punduan
    Mundua non gu han
    Besterik orduan
    Aukera moduan
    Suaren zoruan
    Zail zen irudikatzen gure buruan
    Eta gu ke arteko laino bat izaki
    Erdirik ez genuen geuk erabaki
    Ezinbestea jarri genuen lubaki
    Jokatzeraino sorgor eta mendekati
    Bihotza ebaki-
    tzen zitzaidan zati-
    tu eta zergati-
    ekin zalantzati
    Aorta moztu nion lehergai bati
    Orain ezinezkoa da desikastea
    Hildakoak, torturak, bonbak, gas kea,…
    Udal zinegotzia, kaleko gaztea,...
    Goizero_ikusten ditut ama, emaztea,...
    Nahi nuke arnastea
    Elkarri nahastea
    Berriro hastea
    Ta ez ahaztea
    Behin usaindu genuen haize askea
    Auzia egun ez da Euskadi ala hil
    Jendea bestelako grinak darabil
    Halere ekain, uztail, abuztu, irail
    Kartzeletan hamaika senide badabil
    Haien zama zabil
    Berberak narabil
    Zenbait bezain abil
    Esku ahurra ganbil
    Ni baino errudunago bila ez nabil
    Orduan gobernatzen zutenak bestalde
    Gaurko erakunde ta enpresa-talde
    Gehienetan oraindik agintean daude
    Beraien ardurataz arduratu gabe
    Ez berriro galde
    Niri zenbat alde
    Zeuden noren alde
    Ta zer zen debalde
    Atzo han geunden asko gaur hemen gaude
    Herri honen iragan ta orain bortitza
    Bai baita herritarrok bezain anitza
    Bakoitzak bereari hobea deritza
    Nik ere jarraitzen dut zorrozten lapitza
    Dakidan zipitza
    Bihurtzea hitza
    Da nire langintza
    Gaur dugun bizitza
    Biharko zirriborro txar bat bailitza
    Hitzek atzetik itzal itzela dakarte
    Ez baita berdin herri edo gizarte
    Elkarrekin, batera, bakarka, aparte
    Norbanako, herritar, club, lobby, elkarte
    Halako aldarte
    Larriek nakarte
    Aldi hau hutsarte
    Berriz izan arte
    Nigan kabituko den gu baten parte

ความคิดเห็น • 1

  • @Sn0id
    @Sn0id ปีที่แล้ว

    Itzela!