Imanol Lazkano 'Hitzaren irulea' (4) (Azpeitia, 2024-07-27) (30'30'')

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 16 ต.ค. 2024
  • Imanol Lazkano Uranga, Azpeitiako Landeta auzoko Antzibarrena baserrian jaio zen duela 88 urte, 1936an. Sendi zabalean baserrian hezia, eraikuntza izan du ofizio eta bertsogintza afizio mina. Euskal Herriarekin, euskararekin eta bertsoarekin maitemindua, bide luzea egin du bertsolaritzaren lurretan. Goi mailako bertsolaria izaki, bost hamarkadetan ibili da plazaz plaza eta lau belaunaldi desberdinekin jardun da bertsotan garai eta tradizio desberdinetako bertsolarien arteko uztar lana eginez. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta bertako lehendakaria izan zen 20 urtez. Hitzaren jostarien miresle, irule bikaina bera, ezagututako garaiez, bizipenez, gozoez eta mikatzez jardun zaigu. Imanol Lazkano, hitzaren irulea.
    Laugarren eta azken zati honetan, bertsolari ugariren (batik bat) inguruan entzungo dugu hizketan: Txirrita, Basarri, Amuriza, Lopategi, Xalbador, Joxe Agirre, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso, Egaña, Lujanbio, Mikel Mendizabal, Loidisaletxetarrak, Lazkao Txiki eta Keixeta. Hainbat bertso kantatuz amaituko du bere jarduna.

ความคิดเห็น •