Amerikako Panpetan (P. M. Otaño) - Edorta Amurua - Uztegi, 2020/08/21

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 21 ก.ย. 2024
  • AMERIKAKO PANPETAN
    Pedro Mari Otaño , 1900
    Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian,
    itzal haundiko intxaur arbol bat dago gure atarian ;
    haren ondotik irtenda noiznahi maldako gaztainadian
    edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian,
    arbol tartean bizitu nintzan gazte denbora guztian.
    Denak utzita etorri nintzan, lur hau ikusi nahi nuan:
    haritz tantaiak, pago lerdenak, nola ez izan goguan!
    Orain artzantzan Ameriketan arrantxo baten onduan,
    eguna pasa larrean eta jiratzen naizen orduan,
    nere begiak gozatzen dira aldameneko ombuan.
    Hainbesteraino tristetutzen naiz eremu zabal hoietan,
    arbolak, mendi eta errekak falta diran zelaietan,
    non etorrita eseritzean ombutzar honen zainetan
    edo igota hosto tartean bere adar bikainetan,
    ene, amatxo!, nik nola esan zenbat gozatutzen detan!
    Txabol ondoko ombu laztana, maitatzen zaitut gogotik,
    eta bihotza erdibitzen zait joatean zure ondotik
    nere burura ekartzen dezun oroimen gozoagatik.
    Zure itxura ikusi nahi det, ez dizut eskatzen frutik,
    ni hemen bizi naizen artean, arren, egon zaite zutik!
    Nere lagunik maitatuena, ombu laztana, zu zera,
    hargatik nator zure kolkora ni malkoak isurtzera,
    iduriturik naramazula atariko intxaurpera...
    Beti izango zaitut gogoan, bainan joan nahi det ostera
    euskal lurreko arbolpe hartan nere hezurrak uztera.

ความคิดเห็น • 1

  • @xabiehizabai1783
    @xabiehizabai1783 2 ปีที่แล้ว

    Bertsolari baten sentimentuak bertso bihurtuak, Herritik urruti zegoela, bertso bikainak, abesti zoragarria gitarra lagun harturik, zer esan gehiago... haundia, benetan haundia, ZORIONAK!!!