Egina ETZAKIT

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 11 ส.ค. 2015
  • Hitzak ikasiz eta hizketan hasiz, irudimenean
    Geure pentsaerari aske izaten utzi genion aidean
    Elkartrukatuz, idatziz ta irratiz hegan geundenean
    Hitza nola ebaki daitekeen erakutsi ziguten bidean...
    "Egin" hil nahiean!
    Eskurik esku "Egin" berria helburu
    Isildu gabe berdin hitz egingo dugu.
    Eskurik eskuekin geroa seguru
    Geurea dugu eta "Gara" egin dugu
    Egin ta egin, bultza ta bultza,
    Denon ekimen, denon laguntza
    Egin behar da, egingo dugu
    Denon ekimen, denon helburu
    Herririk herri, zaharrak berri
    Herriak orri, orriak herri
    Ekarpenekin, elkartuz ekin
    Orririk orri, egin ta egin.
    Bultza ta bultza, indarrak biltzen
    Indarrak bultzaz, indar berritzen
    Lehen baginen, orain bagara
    Indarrak biltzen, jaio da "Gara"
    Orain bagara, lehen baginen
    Jaio da "Gara", jaioak ginen
    Egin nahi zena, ekin ta ekin
    Egin da "Gara", "Gara" da "Egin"

ความคิดเห็น •