Gatibuen Hiria. Atxiloketa zentruak Iruñean 1936-1945

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 5 ต.ค. 2024
  • 1936ko uztailaren 19an Iruñean kolpe militarra irabazi ondoren, indarkeria handia piztu zen sektore disidente guztien aurka, eta horren adierazpen nagusietako bat oposizioko milaka pertsona atxilotu eta espetxeratzea izan zen. Nafarroako Memoriaren Institutuak Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalari eskatutako txostenak ez du zalantzarik uzten 1936-1945 aldiko gatibutasunaren dimentsioari buruz.
    Iruñean gatibutzako 17 gune identifikatu dira, lau kategoriatan sailkatuta: polizia-etxeak eta kuartelak, espetxeetako unibertsoa, bat-bateko atxilotze-zentroak eta kontzentrazio-unibertsoa. Oraingoz ezin da zehatz kuantifikatu zenbat pertsona zeuden gatibu guztira, baina kalkuluen arabera, 15.000 lagun gutxienez eta 20.000 gehienez: 7.300 preso Probintzia Espetxean, 6.000 preso baino gehiago San Kristobal Gotorlekuan eta 6.800 preso baino gehiago kontzentrazio-esparruetan. 1939an bakarrik, 12.000 lagun inguru egon ziren gatibu Iruñean, 50.000 biztanle inguru zituztenean.

ความคิดเห็น •