Azalaren azpian - Mikel Urdangarin. Izurdeen lekua (*ZART, 2020)

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 19 ต.ค. 2021
  • Izurdeen lekua diskoko abestia da 'Azalaren azpian'.
    Azalaren azpian. Nire eta ehunka umeren bertsolaritza irakaslea izan zan Jon Lopategi txapeldun handiari eskeinitako esker on kantua.
    Haurtzaroko oroitzapenak heldu begiekin.
    Hitzak:
    Sasoi hareetan ohiko genduan
    Zorrontzatik Durangora.
    Oinak jarrita, puntua erantzun,
    bigarren kilometrora.
    Mugarrapeko harrobi hartatik
    doinu zaharren altzora.
    Amak kariñoz oroitzen eban
    behin hari esandako lora:
    Jakizu Miren zure semea
    bertsolari izango da.
    Gorderik zana bertsotan dakart,
    lehengo aitortza ixila.
    Harri koxkorra zein harritzarra,
    harri baltz, harri zurbila.
    Txarrik ezpaitzan ahalegindu zan
    balekoa izan zedila.
    Eta kementsu ebilelarik
    harri bitxiaren bila,
    gurari bete gurdi hartatik
    jaitsi zan gure mutila.
    Berben joskera neurgarri balitz
    harri bat horman sartua
    hezurretara ailegatzen zan
    ahots harrakalatua
    aintzinateko dardarizoa
    sustraietara lotua
    oraindik nazen nerabe honek
    ixilpean maitatua
    maisu zaharrak entzun dagian
    goratu nahi dau kantua.
    Hain begi txiki bera zirenak,
    jende onaren izena.
    Oraindik ez da huts bilakatu
    amari esandako dena.
    Ozen kantatu gura neunskizu
    esker onik beroena.
    Zure begiek ikusi eben
    neureek ezin ebena,
    kantariaren azal azpian
    bertsolaria nintzena.
    Oraindik nigan bizirik dago
    zure berbak ekarrena.
    Kantariaren azal azpian
    bertsolari bat ba zena.
    Zure begiek ikusi eben
    orain neurek dakustena
    kantariaren azal azpian
    bertsolaria nazena.
    Jarraitu Mikel Urdangarin TH-camn: bit.ly/38OGBgs
    Instagram: / mikel_urdan. .
    Facebook: / mikeurdangarin
    Spotify: spoti.fi/3kE0bOG
    :::::
    Kabuto estudioak egindako ikusentzunezkoa, Antonio Alphax.
    English translation: Elizabeth Macklin
    *ZART 2020
    ©Mikel Urdangarin

ความคิดเห็น •