Gitarra tutoriala euskaraz #1: Berri Txarrak-Eskuak/Ukabilak

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 15 ก.ย. 2024
  • (LAUGARREN AKORDEA EZ DA ZUZENA, EGOKIA EGITEKO BIGARREN BEHATZA 5. SOKAKO 3. TRASTEAN JARRI BEHAR DUZUE)
    Kaixo! Hemen uzten dizuet nire lehen tutoriala. Kalitate aldetik ez dago oso ondo nire editazio abilezia exkaxa dela eta, eta bideoan esaten dudan bezala tutorial formatu hau ere berria da niretzat, baina espero dut lagungarri izango zaizuela.

ความคิดเห็น • 7

  • @andresmenamariscal
    @andresmenamariscal 4 ปีที่แล้ว

    Animo Makina

  • @jaimefernandez2881
    @jaimefernandez2881 3 ปีที่แล้ว +1

    Egurre

  • @raztor7
    @raztor7 4 ปีที่แล้ว +3

    Kaixo! Lan ederra! Uste det laugarren akordea ez dela zuzena, 5.sokan hirugarren trastea zapaldu beharko zenuke, Bb joz. Bestela tonalitatetik ateratzen zara, A nota jotzen ari zarelako akordean, C-en zaudela. Ikusi bideo hau esaten dizudana ikusteko, ea ados zauden. th-cam.com/video/M74Lu0INF6E/w-d-xo.html

    • @gitarraeuskaraz
      @gitarraeuskaraz  4 ปีที่แล้ว

      Aupa! Lehenik eta behin mila esker! Akorde horrekin borroka latza izan nuen kanta ateratzerako garaian, eta ez neukan argi diozun bezala tonalitatea modulatzen zuen ala ez, beraz akordea bere horretan uztea erabaki nuen. Lehen tutoriala izanda gainera, nabari da arlo guztietan gabeziaren bat dagoela jajajaa espero dut berrietako bat ikusten baduzu orokorrean hobea irudituko zaizula! Dena dela eskertzen da horrelako laguntza, jakingo duzunez ez baita erraza belarriz kantak ateratzea eta interpretazio bat baino gehiago egotea beti da aberasgarria, beraz milesker!!!

    • @gitarraeuskaraz
      @gitarraeuskaraz  4 ปีที่แล้ว

      Ah, eta arrazoi osoa daukazu akordearekin! D-Bb-F izan beharko luke D-A-F beharrean!

    • @raztor7
      @raztor7 4 ปีที่แล้ว +2

      @@gitarraeuskaraz Neri berbera gertatu zitzaidan eta gaur kanta jotzen negoela akorde hori argi ez nuela youtuben murgildu eta zurekin aurkitu naiz eta arazo berdina zenuela pentsatuta komentatu nahi izan dizut ze egia da 1 5 3b tik zatoz akorde guztietan eta hor egiten duena 1 6 3b da, D- alegia, b5 "semidisminuidoa" eragotziz. Hau noski nire ustez eta beti ere kritika konstruktibotik. Horrelako kanal bat beharrezkoa zen aspalditik. Mila esker hartutako lanagatik!

    • @gitarraeuskaraz
      @gitarraeuskaraz  4 ปีที่แล้ว +1

      @@raztor7 bai bai eskertzen da kritika! Egin ditudan kantu guztietan daukat dudaren bat, baina normala da, tablaturak belarriz ateratzeak hori dakar jeje. Eskerrik asko lagun ta ikusiko gara!