Anai-arrebak ni Olentzero naiz ni Euskalerriko Olentzero atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena traizioz hildako karlisten gibel freskoak geldirik dauden burni oletako maillu eta auspoak mehatzariak, ikazkiñak, benakeroak, zurginak eta olagizonak esku eta aurpegiak garbi begiak malko biraoka eta zikin mendiari behera iheska kaietara gari eta oihal billa doazenak, Españiako opari garestia dakartzuet espaiñeratutako bizkai mehatzetako burnia anai-arrebak aditzen? Orai hemen nago etxeko sutondoan zerraldo zomorroak ahoan, lerdea dariodala hemen nago Orduñatikako bidez datozen hiltzallei begira eta ikusten, ai! nola ari diren gure kaiak lelo-kabiak bihurtzen ikusten orai txizpaz armatutako kaioen ega askea, hemen nago Leonard Cohen bezala sentitu nahirik trintxeretako gudariei jauna deramaioten apez euskaldun bat izan nahian, a, ni plazerra naiz ni basauntz bat naiz Jaizkibeletik itsasora jauzika doana eta gauez beren burua hiltzen duten euskal olerkariekin eta haien gorputzak laztanduko dituzten lupin eta legatzekin Laga, Bakio eta Ondarraitzeko ondartzetan mintzatzen naiz ni haur jaioberria naiz Aturri ibaian barna ene arbasoen laztan eta fereken billa dabillena, a, ni izanen naiz ene alaben arto, maitale eta seme eta euri denean haiekin joanen naiz bertsoak entzutera Xenpelarrenera, Irlandako emakumeok, Euskalerriko emakumeok gure abestiz beteko dugu geroa belarrezko arparen itzalean eginen loa eta zuen semeak bretoi izanen dira Bizkaiko eukalitoen antzera, eta inork inork ez du honen berri izanen debekatua bait dago gure amodioa, eta orai banoa eta barka kantu triste hau barka txoriekin besarkaturik gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz Agur, Agur ene Agur, Agur seme Agur itsaso, Agur Garazi Agur, Agur anai-arrebak Agur ene Agur seme Agur anai-arrebak Agur ene Agur seme Agur ene guztiak.
Anai-arrebak
ni Olentzero naiz
ni Euskalerriko Olentzero
atzoko eta biharko opariak dakartzkitzuena
traizioz hildako karlisten gibel freskoak
geldirik dauden burni oletako maillu eta auspoak
mehatzariak, ikazkiñak, benakeroak, zurginak
eta olagizonak
esku eta aurpegiak garbi
begiak malko
biraoka eta zikin
mendiari behera iheska kaietara
gari eta oihal billa doazenak,
Españiako opari garestia dakartzuet
espaiñeratutako bizkai mehatzetako burnia
anai-arrebak aditzen?
Orai hemen nago
etxeko sutondoan zerraldo
zomorroak ahoan, lerdea dariodala
hemen nago
Orduñatikako bidez datozen hiltzallei begira
eta ikusten, ai!
nola ari diren gure kaiak lelo-kabiak bihurtzen
ikusten
orai txizpaz armatutako kaioen ega askea,
hemen nago
Leonard Cohen bezala sentitu nahirik
trintxeretako gudariei jauna deramaioten apez euskaldun bat
izan nahian,
a, ni plazerra naiz
ni basauntz bat naiz
Jaizkibeletik itsasora jauzika doana
eta gauez beren burua hiltzen duten
euskal olerkariekin
eta haien gorputzak laztanduko dituzten
lupin eta legatzekin
Laga, Bakio eta Ondarraitzeko ondartzetan
mintzatzen naiz
ni haur jaioberria naiz
Aturri ibaian barna
ene arbasoen laztan eta fereken
billa dabillena,
a, ni izanen naiz
ene alaben arto, maitale eta seme
eta euri denean
haiekin joanen naiz
bertsoak entzutera Xenpelarrenera,
Irlandako emakumeok, Euskalerriko emakumeok
gure abestiz beteko dugu geroa
belarrezko arparen itzalean eginen loa
eta zuen semeak bretoi izanen dira
Bizkaiko eukalitoen antzera,
eta inork
inork ez du honen berri izanen
debekatua bait dago gure amodioa,
eta orai banoa
eta barka kantu triste hau
barka txoriekin besarkaturik
gure itsasoko ur sakonetan murgiltzen banaiz
Agur, Agur ene
Agur, Agur seme
Agur itsaso, Agur Garazi
Agur, Agur anai-arrebak
Agur ene
Agur seme
Agur anai-arrebak
Agur ene
Agur seme
Agur ene guztiak.