24 BAI EUSKARARI abestia EHKANTUZ ekitaldian Plaza Barrian

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ส.ค. 2024
  • BAI EUSKARARI abestia Bilbon EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Plaza Barrian.
    BAI EUSKARARI
    Eta bai!, eta bai!,
    nik euskarari bai ta bai!
    Eta bai!, eta bai!,
    guk euskarari bai ta bai!
    Uso zuria, uso gorria,
    dantzan nabil suaren gain.
    Uso gorria, uso zuria,
    herriak euskarari bai!
    Neure kabia daukat garretan,
    neure umeak neure zain,
    nago odoletan, garretan,
    txinparta gainetan
    neure umeak neure zain.
    Uso zuria aurkitu dute
    hotzaz dardaraz erdi hila.
    Uso gorria garretan dago
    Euskal Herriaren bila.
    Uso zuria lehengoa duzu,
    uso gorria,geroa.
    Euskal Herritik uso bakar bat
    eguzki aldera doa.
    Uso zuria, uso gorria,
    dantzan nabil suaren gain.
    Uso gorria, uso zuria,
    herriak euskarari bai!
    Neure kabia daukat garretan,
    neure umeak neure zain,
    nago odoletan, garretan,
    txinparta gainetan
    neure umeak neure zain.
    San Juan loreek usaina dute
    eta herriak arima,
    Euskal Herria euskara barik
    irin gabeko ogia,
    Euskal Herria euskara gabe
    hegal gabeko usoa,
    uso gaztea aidatu hadi
    eta eguzkiraino hoa.
    Eta bai!, eta bai!,
    nik euskarari bai ta bai!
    Eta bai!, eta bai!,
    guk euskarari bai ta bai!
    Hitzak: Telesforo Monzon Olaso / Musika: Herrikoa / Abeslaria: Peio eta Pantxoa "Bai euskarari" (1978)

ความคิดเห็น •