25 TOPA DAGIGUN abestia EHKANTUZ ekitaldian Plaza Barrian

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ส.ค. 2024
  • TOPA DAGIGUN abestia Bilbon EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Plaza Barrian.
    TOPA DAGIGUN
    Errioxar, Baigorriko,
    Bakio nahiz Getariko
    topa dagigun eta bakean
    bizi gaitezen betiko.(bi)
    Umeak arretaz horni,
    gazteei hitza eskeini,
    gaztetxoago eta haurrago
    izan gaitezen geroni. (bi)
    Errioxar, Baigorriko...
    Ez uka amonei hitzik,
    entzun agureei pozik,
    zaharra ez da izandakoa
    luzaroan dena baizik. (bi)
    Errioxar, Baigorriko...
    Hierarkia da lehorra,
    harremana emankorra,
    errespetoan dago gordeta
    emakumeen altxorra. (bi)
    Errioxar, Baigorriko...
    Hitzak: Jon Sarasua
    Musika: Antxon Latxa - Folk
    Abeslaria: Oskorri "Landalan" (1995)

ความคิดเห็น •