10 ZAZPIAK OIHAL BATETIK abestia EHKANTUZ ekitaldian Albia lorategian

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 5 ต.ค. 2024
  • ZAZPI EUSKAL HERRIEK abestia Bilboko kaleetan EHKANTUZ ekitaldian 2023ko Ekainaren 17an, Albia lorategian.
    ZAZPIAK OIHAL BATETIK abestiaren HITZAK
    Mundu guziak aditutzen du
    euskaldunaren negarra,
    alde batera nahiago nuke
    ez banintz hemengotarra.
    Enpeinatzea ez bada libre
    alferrik dugu indarra,
    hau da xoriak gari tartean
    goseak egon beharra.
    Antzerki hontan lau pertsonaia
    ta jokalari bakarra,
    arbolak berak erakusten du
    hostoa eta adarra.
    Enpeinatzea ez bada libre
    alferrik dugu indarra,
    hau da xoriak gari tartean
    goseak egon beharra.
    Sutan pizturik darrai oraindik
    zugaitz berriz lehengo gerra,
    oharkabean ez zen mintzatu
    Txirrita poeta zaharra.
    Enpeinatzea ez bada libre
    alferrik dugu indarra,
    hau da xoariak gari tartean
    goseak egon beharra.
    Zazpi ahizparen gai den oihala
    ebakirikan erditik
    alde batera hiru soineko,
    utzirikan lau bestetik;
    guraiziakin bereizi arren
    bakoitza bere aldetik
    ezagutzen da jantzi direla
    zazpiak oihal batetik.
    Oihal bere da gure jantzia
    sortu gintuzten unetik,
    ez du munduak kemenik sortu kentzeko gure soinetik.
    Guraiziakin bereizi arren
    bakoitza bere aldetik
    ezagutzen da jantzi direla
    zazpiak oihal batetik. (bi)
    Hitzak, musika: Xalbardin, F. Unsain / Abeslaria: Eltzegor "Sasitik sasira" (1988) / Laja eta Mikel "Eguzki begi" (2002)

ความคิดเห็น • 5