Amets Arzallus - Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 - Autobusa

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 6 ก.ย. 2024
  • Autobus batean zoaz egunero eta zure ondokoa da beti autobuseko leku bakarra.
    Sortzean ginen bost anai
    inork etzuen joan nahi
    neri esan zidaten ai
    hik balio dek hi joan hai
    Afrikan ezin genuen bizi
    eta Europa ametsgai
    hara bi urte Euskal Herrian
    aukera hobe baten zain
    baina ez dakit zer den azala
    zer den begi zer den usai
    autobus hontan gogoratzen naiz
    pateran gentozen nornahiz
    han zeinen estu gentozen eta
    hemen tamalez zein lasai
    Ni Mohamed naiz izenez
    ta Iñaki ezizenez
    neure motxila gizenez
    disko saltzaile naizenez
    autobus hontan nator goizero
    neure gogo neure senez
    baten bat nere ondoan ea
    jartzen den itxaropenez
    baina hemengoak azalez eta
    hitzez zuriak direnez
    bi urte hotan ez dator inor
    ta hemen nago neure penez
    autobus baten barruan goaz
    baina bide berean ez
    Ta bakardade sakona
    hik ez ez nauk abandona
    koranari iaramona
    ta irakurtzen dut Mahoma
    hark esaten dit segi aurrera
    hi baihaiz persona ona
    baina badoaz bi ejekutibo
    ta neskatxa baten gona
    zigarroa errez bizar ta guzti
    aurrera doa gizona
    baina hara hor zahar bat badator
    ta gerturatu da hona
    lehenengoa zu zera eta
    eskerrikasko amona

ความคิดเห็น • 1