Jaungoikotxiki - Arkaitz Miner

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 5 ต.ค. 2024
  • "Jaungoikotxiki, mairu gipuzkoarra" Euskal Gaizkileak serieko hamargarren atala izan zen, eta bertan Errenteriako Jaungoikotxikiren historia kontatzen da, 1870. urte inguruan familia behartsu batean jaio eta bizitza zaila egokitu zitzaion mutiko batena, azkenerako labana amen batean ateratzeko motibo askorik behar ez zuena.
    Pello Zabaleta bertsolari errenteriarrak Jaungoikotxikiren historia kontatzen zuen bertso sorta plazaratu zuen 1963an, eta estreinekoz musikatu du Arkaitz Miner herrikideak.
    Podcasta osorik entzuteko: podcast.eus/ja...
    LETRA
    Jaungoiko-txiki” izengoitiya
    eldu zitzaion aurretik,
    ez-izen onek segitzen ziyon
    biurriya izanagatik;
    gizarajua aitaren faltan
    gelditua zan gaztetik,
    lurraldi ontan egun bat onik
    etzuan izan geroztik.
    Lan-tokiyan e etzun izaten
    jostatzeko gogorikan,
    miseriyakin gizatxartua,
    etzedukan besterikan;
    an e batekin aserretu zan
    ezer gutxirengatikan,
    ez bat eta ez bi or sartu diyo
    labana sabeletikan.
    Beste txasko bat izandu zuten
    Donostiyako partian:
    arlote xamar jantzita zegon
    sagardoteri batian,
    zerbait laguntza egin bear ta
    burlaka aldamenian,
    agindu ziyon ixildutzeko
    jarri baño len txarrian.
    “Nerekin daukat lanikan asko,
    utzi zaidazu pakian,
    edo bestela bertan ilko at
    lendabiziko kolpian”.
    Orduan eta burla geiago
    erronka egin nayian,
    or sartu diyo labain zorrotz bat
    bularraren erdiyian.
    Presondegira eraman zuten
    Donostiyatikan Ceuta,
    an ere joka asi zaizkiyon
    argala idurituta:
    artutzen zitun ziorkadakin
    zeukan burua lotuta,
    kartzelerua or garbitu du
    puñal luze bat sartuta.
    Garai arretan Españiyakin
    gerrran asi zan morua,
    an ilko zuten asmuarekin
    aurrera zan bialdua;
    Jangoiko-txiki pobria bañan
    etzan burutik tontua,
    azkar egin du beste aldera
    igarotzeko modua.
    Moruetara igaro zan da
    an etzuten gaizki artu,
    azkarra eta listua zala
    nonbait zuten ezagutu:
    umil da leial jokatzen zuen,
    asko zitzaien gustatu,
    ango jauntxuak morrontzarako
    bera zuten izendatu.
    Emengo mutil asko zeukaten
    moruak preso artua,
    Jangoiko-txikik oik ikusteko
    izaten zuen gogua;
    mesede asko egiten ziyen,
    etzeukan biyotz galdua,
    beragatikan deitzen ziyoten
    moro gipuzkuanua.
    Eriyotzatik libratu zuten
    Españira etortzeko,
    mesede ori egiñ ziyoten
    ondo portatu zalako;
    Cartagena’ra ekarri zuten
    presondegiyan sartzeko,
    etzuen pasa denbora asko
    andikan ateratzeko.
    Bere txokora allegatu zan
    andikan abiyatuta,
    Jangoiko-txiki etzan gelditu
    bide oietan galduta;
    Errenteriyan iru jauntxo
    zauden beldurrak artuta,
    Ameriketa biali zuten
    diru puska bat bilduta.
    Infernutikan zerura joan zen
    gure Jangoiko-txikiya,
    tormentu asko igaro ondoren
    zerbait zeukan mereziya;
    beti-betiko aldegin zigun
    utzirik Errenteriya,
    urte batzuek gozatutzeko
    izandu zuen graziya.
    Jangoiko-txiki izengoitiya,
    ez det esan nai izenik,
    aren razikan bizi balitza
    eniyoke eman nai penik;
    gonmertituta Ameriketa
    juan ziñaden emendik,
    Chile aldian bukatu ziñan
    azken arnasak emanik

ความคิดเห็น •