BENIZZE - BASATI - Bideoklipa

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 26 ส.ค. 2024
  • BENIZZE: “Basati” - Bideoklipa
    -------------------------------------------------
    Beñat Goitiak sortutako BENIZZE proiektuak EHZ Festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkarrek antolatzen duten “Paradisu Zinema Musika Beka”ren irabazI zuen 2023an. Berea izan zen aurkeztu ziren 28 proposamenetako bat, eta irabazi egin zuen. Entzun bezain pronto, hiru epaileak proposamenaren freskura, argitasuna eta konbentzimenduaz jabetu ziren. Ñabardura askotako musika elektronikoa, oso ikusgarria eta oso esplizitua… Beñatek berak, zera dio: “1960an, bidea ireki zuen Ez Dok Hamairuk, abangoardia eta tradizio herrikoia uztartuz. Azken 20-30 urteotan, berriz, egoera soziopolitikoaren ondorioz, artean garbi islatu den izozte bat izan da. Gaur egun, izoztetik ateratzeko baldintzak badaudela uste dut. Pandemiak ere horretan lagundu du, haustura bortitzago bihurtuz. Testuinguru horretan kokatzen dut Benizze proiektua. Hausturarako proiektu gisa aurkezten dut, 60ko hamarkadan hasi zen Euskal Kantagintzan fase berri batean irekitzeko. Helburua da euskal eszenan musika elektronikoa protagonista bihurtzea”.
    Bekaren babesean egindako lan honen ekoizpena, "Basati", Beñatek berak hartu du bere gain, Víctor Sánchezekin batera, Elkarrek Adunan duen estudio berrian.
    Bekak zehazten duen bezala, BENIZZEren lan berri hau EHZ Festibalean aurkeztuko da, Aberatzen, ekainaren 2024ko 28, 29 eta 30ean.
    Basati
    Lokatza, lurra, belarra ta euria
    zuhaitz artetik basapiztia.
    Ehiztariak tiro, maitasunak tiro,
    zure ezetzaren zauria.
    Beheraino dantzatu nahiko nuke zurekin,
    lokatzetan zikindu nahiko nuke zurekin,
    zenbat negar eta zenbat min eta zenbat gau lo egin barik.
    Basati basati, flipau baina lotsati.
    Basati basati, lotsak aizkoraz ebaki.
    Basati basati, animali ta gizaki.
    Basati basati.
    Musika, hitzak eta ekoizpena, Beñat Goitia.
    Victor Sanchezek 2024ko urtarrilean Elkar estudioan nahastu eta masterizatua (Aduna). www.elkarestudioa.eus
    elkarmusika.eus / musika@elkar.eus
    Ekoizpena: Arriguri
    (p) © Elkar Argitaletxeak SL · Benizze (2024)

ความคิดเห็น • 2

  • @xmyukun2541
    @xmyukun2541 23 วันที่ผ่านมา

    Abesti hau ikaragarria da, jarraitu egiten musika horrela! ❤❤

  • @txefilopez4880
    @txefilopez4880 3 หลายเดือนก่อน

    Basati, basati; Benizze, beti aurrera!