100/25 BOS - Mikel Urdangarin proeiktua aurkeztu diogu Bilbao Orkestra Sinfonikoari

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 28 มิ.ย. 2022
  • Sortzaile batentzako ohorerik handiena publikoaren aurrean aurkeztea da.
    Eta musikari batentzako oraindik ohore handiagoa norberaren abestiak musikari profesional handiek beste eremu batera ekartzea.
    Hauxe da 25. urteurren honetan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin egingo dugun proiektuan islatuko duguna.
    Lanean garamatza urte luze bat dagoeneko.
    Badoa forma hartzen eta abuztuan publikoaren aurrean aurkeztuko dugu.
    Mikelen abesti esanguratsu sorta, orkestrarako moldatuta eta Mikelek eta BOSek interpretatuta.
    Erronka ederra eta emaitza bakarra eta paregabea izango dena. Ametsa egi bihurtuta!
    Disko bat grabatuko dugu elkarrekin eta zenbait kontzertu eskaini. Lehenengoa, abuztuan.
    Non eta Bilbon, noiz eta Aste Nagusian.
    Elkarrekin gauzatuko den proiektua da eta hamaika profesional gabiltza lanean buru belarri. Tartean, BOSeko musikariak.
    Aurreko astean BOSeko egoitzara hurbildu ginen, musikariei zuzenean proiektua aurkezteko.
    Iker Sanchez Silvak egitasmo honetan orkestra zuzenduko du eta berak eman zigun hitza. Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza erabakigarria izan da.
    Bihotzetik sortzen den egitasmoa da eta denon parte hartzeak osatu eta aberastuko du.
    BOS osatzen duten norbanako guztien lan miresgarria eskertu beharra dugu. Beraiek aterako diote distira ekintzari.
    Laster hasiko ditugu entseguak eta gogotsu gaude.
    Emaitza, abuztuan.
    📅 Abuztuak 20. 23:30
    📍Abandoibarra
  • เพลง

ความคิดเห็น •