Maitasun aroak (Anje Duhalde)

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 4 ต.ค. 2018
  • www.txantxangorria.eus/
    / euskalkaraokeak
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music
    Haurtxo nintzela kontatzen nuen
    nola maitemindua nintzen,
    guztiek irri egiten zuten ta ikasi nuen ixiltzen.
    Gaztetxo nintzen eta nioen,
    "Ez dakit nork maiteko nauen!"
    Eta nekien hura oroituz eskolatik alde egin nuen.
    Maitale baten ixil oroimena,
    entzuten ez den hasperena,
    gogoan ixil dabilena, ahaztean gelditzen dena.
    Gazte nintzela harrotzen nintzen,
    "Nik ezin dut izan baten gai".
    Bainan izen bat ixiltzen nuen,
    hura izanik agian bai.
    Heldu nintzela aitortzen nion:
    "Zutaz besterik ez dut maite!"
    Eta ixilik neraman hari ezin erran urrundu zaite!
    Maitale baten ixil oroimena
    entzuten ez den hasperena
    gogoan ixil dabilena ahaztean gelditzen dena.
    Azken-azkenik maite nautenek
    naramate beste mundura.
    Batek negarrik ez du egiten
    ene hilkutxan dator hura.
    Maitale baten ixil oroimena,
    entzuten ez den hasperena,
    gogoan ixil dabilena ahaztean gelditzen dena!!
    ........................................­...............
    Anje Duhalde jaunaren kanta eder bat, "Bakezaleak" disko borobiletik. Kaki Arkarazo maisua ibili zen soinu mahaiko kontroletan.
    Jakes Ballue, pianoa eta teklatuak
    Kaki Arkarazo, gitarra elektrikoa
    Anje Duhalde, gitarra akustikoa, koruak, ahotsa
    Joxan Goikoetxea, akordeoia
    Angel Unzu, mandolina
    Mikel Irazoki, baxua
    Jimmy Arrabit, bateria, perkusioa
    1992 urtea haserrea erakusteko garaia zen Anje Duhalderentzat. "Nazka eginda nago inguruan hainbeste 'bakezale' ikusita, 'bakezaleak' omen ditugunak eta gainera demokratikoki horrela deitzen direnak. Sinestarazi nahi digute haiek direla benetako bakezaleak, eta horien kontra daudenak terroristak eta beste direla. Kanta hau egiterakoan, egia esan, ni Errobin ari nintzeneko garaiko giroaz gogoratu naiz, orain hamasei edo hamazazpi bat urte. Ordutik hona gauzak ez direla gehiegi aldatu esango nuke, edota okerrera joan direla. Orduan faxistak zirenek, eta gaur aurpegi demokratikoa dutenek, pakearen irudia darabilte, eta besteoi ukatu egiten digute. Guzti hori salatzeko egin dut".
    Disko horretan atzerriko musikari miretsien zenbait moldaketa grabatu zituen Duhaldek: Tom Waits ("Jersey girl" ezaguna), John Hiatt ("Gogoaren baitan"), Brassens berriro ("Osaba Artxibald", "Gaixo Mattin")... Diskoari izena ematen dion abestiaren bertso elektrikoan Fermin Muguruzaren laguntza izan zuen kantatzeko orduan.
    Hitzari garrantzi handia ematen dio Duhaldek, sinetsi behar du testuak esaten duen horretan kantura eramateko. Hitzak onak ez badira kantua ere ez dela uste du Duhaldek. Halaber, artistaren engaiamendua aldarrikatzen du. "Maiz erran dut kantari inplikatu bat nintzela eta nere ideien kontra ez nuela deus eginen. Beti inporta izan zait nerekiko koherente izatea. Hala baldin bazara, publikoarekin ere hala zara"
  • เพลง

ความคิดเห็น • 2

  • @mikber944
    @mikber944 2 ปีที่แล้ว

    Ederra, gora anje!! Eta euskal herria!!

  • @arginesoraluce7839
    @arginesoraluce7839 3 ปีที่แล้ว

    oso polite da