Irati Astondoa, herri kirolaria.

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 27 ธ.ค. 2022
  • Irati Astondoa herri kirolaria da eta modalitate ezberdinetan hartu du parte orain arte; aizkora, trontza eta segan batez ere.
    Elkarrizketa grabatzeko Zeanuriko Iturtza baserrian geratuak ginen, Pabi Astondoa aita eta segan munduko txapeldunaren laguntza estimatuarekin prestaketa guztiak egin, eta erakustaldia eta guzti egin zuen elkarrizketa eta gero. A zer gozamena!
    Aizkoran, Banakako Urrezko Aizkolarien txapela lortu zuen 2020an. Segan, Euskal Herriko txapelduna izan zen 23 urte azpikoetan 2011, eta Europako txapelketetan ere parte hartu du. Ez da inondik inora gutxi.
    14 urterekin hasi eta 15ekin jokatu zuen bere lehenengo trontza txapelketa Basaurin.
    Segan 15 urterekin hasi zen. Sei aldiz hartu du parte Europako sega txapelketan. Hiru aldiz jokatu du Euskal Herriko emakumeen sega txapelketa eta hiruetan bigarren postuan sailkatu zen.
    Elkarrizketa honen gomuta oso ederra gogoratzen dut, bai lekuagatik baita haiek egindako harrera abegikorragatik. Bejondeizuela Irati eta Pabi.

ความคิดเห็น • 6