Xabier Madariaga, kazetaria

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 11 ธ.ค. 2023
  • Ibilbide sakoneko kazetaria dugu Xabier Madariaga Idirin.
    Laster hasi zen bere ibilbide profesionalean, 2003ko ekainean unibertsitate ikasketak bukatu eta urte bereko uztailean Ekialde Hurbileko korrespontsalia sortu bait zuen ETBrentzat. Bertan, Arafaten heriotza bezalako gertakarien berri eman zuen.
    Jerusalemen hiru urte eman, eta handik Madril edota Parisera salto egin zuen. 13 urte korrespontsal lanetan egonda hainbat toki eta latitudetan egoteko aukera izan zuen. Bidali berezia; Kuban, Hego Afrikan, Ukrainian...
    Nire asmoa honen inguruan ere hitz egitea zen, noski, baina beste gai ezberdinak ukitzeko interesa ere banuen. Kazetaritzaren lanbidea, une historikoen garrantzia, albistea ematearen ardura eta itsasadarra, noski. Itsasadarra beti presente dago nire elkarrizketetan.
    Mila esker Xabier zuri hurbiltasunagatik, Urtziri tai gabeko zubilanak egiteagatik, eta Agedari zuen liburudenda den (Deustuko Liburudenda) kulturaren tenplo zoragarriaren azpiegitura irekitzeagatik.

ความคิดเห็น •