Enpresetan euskararen erabileran aurrera pausuak

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 28 ก.ย. 2024
  • JARDUNALDIA:
    “Enpresetan euskararen erabileran aurrera pausuak: Urteko kontuen aurkezpena euskaraz: Elayren praktika onak”
    az pauso esanguratsua eman zuen Elay-k merkataritza-erregistroan kontuak euskara hutsean egin eta erregistratu ostean. Lehen enpresa da hori egiten. Hainbat urte iraun duen prozesu baten emaitza izan da. Aspalditik Deloitterekin egiten dute kontu ikuskaritza eta prozesu guzti honetan hartu du parte.
    Ekonomisten Euskal Elkargoak Elayren praktika on hau zuengan gerturatu nahi du euskalduntze planetan ari diren enpresek edo horiek ezartzeko asmoa dutenek prozesua bera eta ekarritako onurak ezagutzeko.
    1965ean Elkoro eta Ayastuy familiek sortutako Euskal herriko familia enpresa da Elay, eta gaur egun be familia horien esku jarraitzen du.
    Jarduera nagusia ebaketa zehatza da, haren teknologia. Estanpazio mota bat da, kualifikatua. Horren bitartez lortzen da kalitate eta zehaztasun handiko piezak ekoiztea. Automobilgintzako merkaturako egiten dute lan, batez ere segurtasuneko piezen ekoizpenean, halako kalitate berezia eskaintzen baitute: autoen sarraiak, segurtasun uhalen lotura piezak...
    Hiru ekoizpen planta ditu. Bata, Mexikon, Amerikako merkatua hornitzeko; beste bat Kunshanen, Txinan, Asiako merkaturako. Eta egoitza nagusia, Antzuolan (Gipuzkoan), Europako merkaturako. Guztira 600 eta 650 langile tartean daude, eta fakturazioa 100 milioi euro inguruan kokatzen da.
    Maiatza 2024
    29
    09:00 - 10:30
    Doan, izena eman behar da aldez aurretik
    euskaraz
    AURREZ-AURRE
    DONOSTIA
    Elkargoko Egoitzan
    Federiko Garcia Lorca, 9 behea
    PARTE HARTUKO DUTE:
    Kristina Elkoro Ayastuy. Elay-ren kontseilari delegatua.
    Aurkezpena: Arkaitz Urdapilleta Irazu. Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara komunitateko kidea.

ความคิดเห็น •