EUSKARA JENDEA. 2. atala: "Erromako Inperioan"

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 15 ต.ค. 2024
  • 2. atala: "Erromako inperioan"
    www.euskarajend...
    Laburpena:
    Erromako Inperioak Europako herri eta kultura guztiak suntsitu edota aldatu zituen.
    Euskal Herri osora zabaldu zen baina ez zuen latinizatu (salbu Akitania, Nafarroako Erribera…). Euskarak latinaren eragin handia jasan zuen eta zerbait aldatu zen (hiztegia, egitura zenbait…), bai eta kultura ere (ideia berriak, teknikak…), baina, aurreko aroetan bezala, komunitateak iraun egin zuen, eutsi egin zion identitatea atxikiz.
    Inperioan, bestalde, euskararen lehen lekukotasunak ageri ziren, latinezko epigrafian beti ere, eta gehien-gehienak Akitaniako harrietan eta aldareetan azaldu ziren.
    Elkarrizketak:
    Joaquin Gorrotxategi: Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna
    Mertxe Urteaga: Oiasso Erromatar museoko zuzendaria
    Elena Torregarai: Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako irakaslea
    Nodge Nolan: Colchester Roman Society elkarteko kidea
    Musika: Ludi Scænic
    -------------------------------------
    DOKUMENTAL-SORTARI BURUZ:
    Hizkuntza gugandik at bi liburu dira: gramatika eta hiztegia. Hizkuntza bizia, berriz, geu gara, hiztunok. Euskara ez da gugandik aparte dagoen zerbait.
    Historiaurretik gaur egun arterainoko bidaian, bada, gure hizkuntz komunitatea da protagonista "Euskara Jendea" dokumental sortan. Menderik mende, Euskararen Herria eratu, osatu, bizi, egokitu eta aldatu da beste kulturekiko etengabeko hartu-emanetan.
    Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka zein galdera berriak ditu. Eta haiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu.
    ------------
    MATERIAL DIDAKTIKOA:
    www.euskarajend...

ความคิดเห็น •