Lantzeko Inauteria. Lantz 1985-2-19

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 21 ก.ย. 2024
  • Irudi honeek Lantzen 1.985eko otsailaren 19an grabatutakoak dira. Andra Mari Dantza Taldeko partaideak aurreko egunean heldu ziran bertara, eta Jabi Arruabarrena taldekideak komentatutako itzelezko hotza egonda be, egun osoko irudiak grabatu ebezan.
    Zortzikoaren inguruan asko idatzi izan da. Taldearen ustetan, Lantzeko inauteriak berreskuratzerakoan, zortzikoa ez zan ondo batu. Lantzen dantzatzen dan zortzikoa, Baztan inguruan dantzatzen danekin konparatzean, orden edo estruktura diferentea jarraitzen dauala ikusten dogu.
    Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Arotzak, Txatxoak ....... Irudi ederrak dira orokorrean, baina Maurizio Elizalde, Jabier Larralde eta Felix Iriarte besteak beste, kalerik kale joten ikusteak, grabaketa honen balioa handiagotzen dau.
    Beste batzutan moduan Andra Mari Dantza Taldeak egindako lana, ikerketa lan mota honeetan ikusten da. Taldearen helburua eta nahia informazio hau zabaldu eta danon eskura ipintea da.

ความคิดเห็น •