Estibaliz
ฝัง
- เผยแพร่เมื่อ 24 ธ.ค. 2024
- Txirringaz baliatuz ondoan dauzkagun aparteko lekuak zein pertsonak ere EZAGUTU!
DBH-1.kook hiriko trena hartuta Dulantzitik hasi ginen Arriarango baseliza eta Burgele herria ezagutuz. RUFINOren laguntza-kotxearekin zein DAVID eta JAVIER gurasoekin ere erraz egin genuen aldapa gora ESTIBALIZeraino. Eukaristiako Erromes ahizpekin topaketa alaia eta jolasak zirela medio pila bat gozatu genuen. Hamaiketakoa janda solasaldi ahaztuezina bizi genuen eta arabarron Zaindariaren magalean argazkia hartuta behera egin genuen. Andoiluko GAZTAROAN EKIN-zentroan geldituta, ARKAIAko “etxe irekia”n BEAren eskutik hausnarketa sakona egin ostean elkarrekin bazkaldu genuen. Erromatar termak atzean utzita Salburuako BERRI ONA gunean sartu ginen JESÚS apaiza eta bi irakasle emakume ohiekin bukatu berri zen elkarbanatutako bideagatik eskerrak emateko. Oso gustora eta une goxua izan zen denontzat eskeinitako txokolatezko batido-edalontzia gozokiekin batera.
Ikusi hemen bideoa zein argazkiak ere!
drive.google.c...