Zu ta Ni, Bartolon lagunak. Azkue Lekeitioko ikastola

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 16 ก.ย. 2024
  • Zu ta Ni, Bartolon lagunak. Azkue Lekeitioko ikastola. 1977ko ikasle ohiek eginiko abestia, ikasle ohiak omentzeko. Gure ikastolarekiko arrotasuna isladatzeko.
    Zu ta ni Bartolon lagunak
    Lilitegian hasi
    Gendun ibilia
    Hantxe alkartu ginan
    Ha ze kuadrillia
    Zortzigarren mailako
    Gure familia
    Bigarren etxe dogu
    Azkue ikastolia
    Zu ta ni
    Ni ta zu
    Ikastolak batu gaitu
    Zu ta ni
    Ni ta zu
    Aurrera doian olatu
    Tipa tapa korrikan
    Ginan euskaldunak
    Turuturu egunian
    Horra hor zaldunak
    Natura zaindu eta
    Maitatu dogunak
    Eta danen ganetik
    Bartolon lagunak
    Zu ta ni…
    Hezi ginan batera
    Baina ez artalde
    Bakotxa bera da ta
    Norbera ikasle
    Ikasle ohi, guraso
    Edo irakasle
    Oinarri bardineko
    Ametsen sortzaile
    Zu ta ni…
    Dzanga egin genduan
    Gogotsu geurera
    Brankaz olatu artean
    Bizitzan aurrera
    Lehen, orain ta beti
    Hor geure aukera
    Berrogeirak beteta
    Sentipen berbera
    Zu ta ni
    Ni ta zu
    Ikastolak batu gaitu
    Zu ta ni
    Ni ta zu
    Bizitakoa ezin ahaztu
    Zu ta ni
    Ni ta zu
    Aurrera doian olatu
    Letragile eta abeslariak:
    Unai Zatika
    Itsaso Ibarrolaza
    Jon Akarregi
    Eider Blanko
    Leire Akarregi
    Aritz Elordieta
    Ainhoa Kortaberria
    Leire Goitia
    Orbaiz Aretxabaleta

ความคิดเห็น •