03. Basozain

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 15 ต.ค. 2024
  • Urte asko eman ditu basoa zaintzen.
    Zuhaitzei gora begira itxoiten.
    Ez ditu gauzak argi, are ilunago orain;
    oraindik ere hori posible bada.
    Hanpatuak ditu zainak odolez. Dolorez.
    Oinak lurrean dituenak duen ziurtasunaren adorez.
    Eta gora egiten du ahal duen guztietan,
    baina ez du ezer ikusten.
    Enpatia basoa mozten hasi da
    eta zurekin amestu du gizonak.
    Zurekin, soilik zurekin.
    Zurekin, beti.
    Piztu da piztia eta ez dago atzera bueltarik.
    Ez da hemen jainkorik hau gelditzeko gai denik.
    «Hitza hitz» dio zeruko pintada handiak,
    hastear da ikastear dugun garai berria.
    Enpatia basoa mozten hasi naiz
    eta sexuarekin amestu dut orain.
    Zurekin, soilik zurekin.
    Zurekin, beti.
    Basoa naiz, basoa nauzu.
    Musika: Ibil bedi
    Hitzak: Ibai Osinaga
    Grabaketa eta nahasketak: Ibai Osinaga
    Masterizazioa: Josu Erviti (DrumGrooveStudio)
    Diseinua: Mikel Tristan
    ibil bedi BELTXARGA BELTZA, 2021
    ibilbedi@gmail.com
    Bandcamp: ibilbedi.bandc...
    Instagram: / ibilbedi
    Twitter: / ibilbedi
    Facebook: / ibilbedi

ความคิดเห็น • 3