ALEX SARDUI HAIMAR AREJITA ZAMA DOINUZ ARINDU III elkartasun festibalean

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 3 ต.ค. 2024
  • Etxarri Aranatzen ospatutako “Zama doinuz arindu” hirugarren edizioan Alex Sardui eta Haimar Arejita (Gatibu), Irati Lasa, Petti, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Ekiza, Kutxi Romero eta Niko Etxart musikariek hartu zuten parte, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
    Baina aurtengo jaialdiak gehiago ere bazekarren: Porrotxek, Bilboko bezperako manifatik bueltan zetorrela, Etxarri Aranatzen egin zuen geltokia, erakustera denok elkarrekin joz gero, etsipenaren, nekearen, tristuraren aurrean irribarreak, maitasunak, elkartasunak, ilusioak eta konpromisoak emanen dituztela emaitzak; eta giza eskubideen errespetuan, gatazkaren konponbidean eta benetako bakerako bidean pausoak emateko guztiok garela protagonista.
    Benetan memento hunkigarriak Nagorek eta Haizek edo eta Xochiltek eta Xubanek senide eta motxiladun umeek Porrotxi haien senide presoaren gutuna helarazi ziotenean. Bikaina azken momentuko festa ere, areto guztia puxikak gora eta puxikak behera, eta denak batera euskal presoak etxera oihukatuz.

ความคิดเห็น •