𝗚𝗮𝘇𝘁𝗲𝗱𝗶 𝗕𝘂𝘀𝘁𝘂𝗿𝗶𝗮𝗹𝗱𝗲𝗮 𝗕𝗲𝗸𝗮𝗸

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 21 ก.ย. 2024
  • Busturialdeko gazteek eskualdeko enpresatan trebatzeko aukera dabe 'Gaztedi Busturialdea Bekak' egitasmoari esker. Busturialdeko hainbat udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dabez beka horreek, Lanbideren bitartez.
    Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskaintzen deutsie eskualdeko gazteei. Ganera, benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera emoten deutsie, alegia, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egiteko aukera emoten deutsie.
    Bekaren zenbateko garbia hilero 680 eurokoa da. Bekadunari, ganera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emoten jako, lanekoak ez diran praktiken kotizazino-kontuaren kodean.
    👁‍🗨 Baldintzak:
    • 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).
    • Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
    • Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.
    • Titulua lortu zanetik hiru urte baino gehiago igaro ez izana, edo bost urte, desgaitasuna daukan pertsona bategaz hitzartu bada. Halanda be, hautagaiak 30 urte baino gehiago badaukaz, arau hori ez da aplikagarria.
    • Jasotako prestakuntzagaz erlazino zuzena daukan hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.
    • Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen be: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.
    ℹ️ www.gaztedibusturialdea.eus/bekak

ความคิดเห็น •