AZPEITIKO UMEEN DANBORRADA 2022

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 13 มี.ค. 2022
  • Aurtengo umeen danborrada ezohikoa izan zen. Osasun egoeraren ondorioz, San Sebastian Egunean, urtarrilaren 20an, ezin izan zen danborradarik ospatu. Donostian ordea, umeen danborrada egitea erabaki zuten konpainiak hiriko auzo desberdinetan banandurik. Azpeitiko kasuan ordea, hori egitea zaila zenez, Udalak, umeen danborradan parte hartzen duten ikastetxeekin nahiz eragile desberdinekin adostuta, egunez aldatzea erabaki zuten. Beraz, 2022ko San Sebastian Eguneko Azpeitiko Umeen Danborrada, martxoaren 13an egin zen.
    Bestalde, Karmelo Etxegarai Ikastolak bi konpainia gehiago atera zituen aurreko urtean danborradan ateratzeko aukera galdu zuten umeekin. Horretarako, Azkoitiko Udalak utzitako abarketari eta sukaldari jantziekin irten ziren talde horiek. Karmelo Etxegaraikoek beste berrikuntza bat ere atera zuten kalera, Napoleoi urdin gisa ezagutzen den taldeak jantzi berriak estreinatu zituen.
    ALBISTEAK:
    Uztarria:
    uztarria.eus/b...
    Urola Kostako Hitza:
    urolakosta.hit...
    Erlo Telebista:
    www.erlotelebis...
    Noticias de Gipuzkoa:
    www.noticiasde...
    El Diario Vasco:
    www.diariovasc...
    www.diariovasc...
    #Danborrada #Azpeitia
    Festak eta beste hainbat ospakizunetako bideo gehiagoren berri izateko, harpidetu kanalera (Festak.TH-cam): / joxplat

ความคิดเห็น •