Suaia eta Ama Rebel - Raggamuffin Kamarada

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 1 ต.ค. 2024
  • Suaia eta Ama Rebel taldearen "Raggamuffin Kamarada" disko berriaren lehen bideoklipa, lyric-bideo formatuan.
    Bideogilea: Etchecoy Anaiak.
    Letra eta konposizioa: Suaia
    Moldaketak: Ama Rebel
    Grabaketa, produkzioa eta nahasketa: Roberto Sanchez, A-Lone Ark Muzik Studio.
    Masterizazioa: Ibon Larruzea, Euridia.
    Taupaka Elkartea, 2018.
    Euskal Herria
    CC BY-NC-SA (Creative Commons)
    Jarrai gaitzazu:
    / suaiaetaamarebel
    / suaiaetaamarebel
    gorkasuaia.eus/
    taupaka.eus/
    RAGGAMUFFIN KAMARADA
    Ezkutuan, Iratiko oihanean
    Ez dira maskaradak, hamarka kamarada
    Uztailak 26ren espirituaz
    Izenaz Ama Rebel mugimendua
    Bi mikro, binilo eta instrumentuak
    Subgrabez armaturiko Land Roverra
    Matxino Irratia haranean zehar
    Baserritarren ezinbesteko atxikimendua
    Aurpegia estalirik, fin plano artean
    Deitzen diote Raggamuffin Kamarada
    Alkandoran txapa bat darama dioena:
    Only war, class war
    Raggamuffin, badator Raggamuffin
    Raggamuffin kamarada, Raggamuffin
    Raggamuffin, heldu da Raggamuffin
    Raggamuffin kamarada, Raggamuffin
    Prest, momentua!
    Prest armamentua!
    Rap eta reggaeren nahasketa puntuan
    Bandera gorria goikaldean
    Abiatzeko ordua, aurrera!
    Badator reggae uholdea
    Ragga, ragga, raggamuffin
    Belauniko bizi ala zutik bizi
    Ez bazaude pozik zure bizimoduarekin
    Gure mugimendura egin jauzi
    Herri zapalduen aliatu eta kidea
    Galeanoren liburu bat beti poltsoan
    Alkandoran txapa bat darama dioena:
    Make love, not war!
    Hauxe da zure iraultza
    Ametsak gurekin dantzan
    Argi dugu norantza
    Dena aldatuko duen ekaitza
    Gu gara eguzkia eta euriaren seme-alabak
    Askatasun txingorra bai, barra barra!
    Antenak denak behera, loreak denak gora
    Desobediente gozadera, eta kalea denona!
    Herriz herri, entzun irrintzia berriz
    Egin irri eta ikimilikiliklik!
    Raggamuffin kamarada stylee
    Lur barik, arnastu ezin
    Dagoeneko argitu da zerua
    Guztiz eraldatu da lekua
    Kamaradak zoriondu du taldea:
    La historia nos absolvera!

ความคิดเห็น • 11