HERENEGUN - BI MUNDU feat. TTAKA eta AMAIOW

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 23 มิ.ย. 2022
  • Bi Mundu- Herenegun Taldea ft TTaka eta Amaiow.
    Muir Estudioan (Donostia) grabatutako Yon Vidaurrengandik (2022) eta Estanis Elorzak (Doctor Master) masterizatutako abestia.
    Julen Arregik eta Mikel Zubillagak eginiko bideoklipa.
    Herenegun, TTaka, Amaiow. 2022. Antiguo.
    LETRA
    Aldapeko sagarraren adarraren puntan
    Puntaren puntan, puntaren puntan
    Txoriak zioen txirorirori
    Txoriak egiten dik txiroriro txiroriro
    Txoria ikusten det hegan ihesik
    Salto bat eginda jun da adar hortatik
    Nora doan hegan nahi nuke nik jakin
    Eta toki horretan ba ote den zuhaitzik
    Hegan jartzen da berriro lainoen gainetik
    Horrela sentitzen baita txoria bizirik
    Txoria maite duzula esaten duzu beti
    Benetan maite baduzu hegoak ez ebaki
    Txoria joan orduko sagarra da erori
    Zuhaitza haserre dago kendu duta gaiñetik
    Zu adarra ni sagarra eta nik zure beharra
    Nik zugan sinistu nahian utzi nauzu zintzilik
    (Goazen!)
    Ezin jakin non zauden galdetzen dudan bakoitzean
    ilunean itzala bezala zara ezkutatzen
    Eguzkiak indarrez kolorez paisaia marrazten
    Ta ni berriz hasi naiz ortzimuga bilatzen
    Joan zinenetik ez dakit non nagon nor naizen ta berdin du denak
    Azaldu edo etorriko zaren itxaropena oraindik ez da bukatzen
    Nahizta gauetan zerura begiratzen
    Hor egongo naizelako
    Esperantza galdu gabeee e
    Atzerrira joan nintzen, basoan galduta, aztarna artean zurekin lotuta,
    Herritik portura, portutik bustita,
    Ta hor sentitu nintzen urtxintxa,
    Utikan,
    egin nuen salto eta hortikan bota nituen malkok, ze hor ere ezintudan aurkitu ta berriz ere in nintzen tristetu
    eta triste jarritu nuen,
    ibai batean nindon bidaiatzen,
    Uste nuen hor zinela ta guzti,
    ta hortxe joan nintzen zuzen eguzkira,
    Eta bidean ilargia aurkitu nuen,
    Hor ere ezinela ikustean, bihurtu nintzen ero,
    ohera erori ta hasi ginen be berriro,
    Joan zinenetik ez dakit non nagon nor naizen ta berdin du denak
    Azaldu edo etorriko zarenaren itxaropena ez da bukatzen
    Nahizta gauetan zerura begiratzen
    Hor egongo zeralako
    Esperantza galdu gabeee e
    Ezin jakin non zauden galdetzen dudan bakoitzean
    ilunean itzala bezala zara ezkutatzen
    Eguzkiak indarrez kolorez paisaiak marrazten
    Ta ni berriz hasi naiz ortzimuga bilatzen
    Lur jota ohean etzan naiz
    Buruz behera
    Buruan ahots bat hasten
    Zait berriz oihuka
    Pentsatzen hasten naizen bakoitzean
    Zurea aukera
    Sortu berri diren
    Gure bi munduen talka
    Aldapeko sagarraren adarraren puntan...
    Puntaren puntan
    Txoriak zihoen, txirorirori
    Txoriak egiten dit txirorirori
    Txoria joan orduko sagarra da erori
    Zuhaitza haserre dago kendu duta gaiñetik
    Zu adarra ni sagarra eta nik zure beharra
    Nik zugan sinistu nahian utzi nauzu zintzilik
    Ezin jakin non zauden galdetzen dudan bakoitzean
    ilunean itzala bezala zara ezkutatzen
    Eguzkiak indarrez kolorez paisaiak marrazten
    Ta ni berriz hasi naiz ortzimuga bilatzen (x2)

ความคิดเห็น • 14