Inauteriak. Lantz herriko Miel Otxin eta Ziripot 🎶 🎭 Gizarte-Zientziak. Hizkuntza. | Lehen Hezkuntza

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 5 ต.ค. 2024
  • Orain dela urte batzuetako LH 6. mailakoen lana.
    - - - - - - - - - - - - - - - - - -
    Miel Otxin Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Berez panpina erraldoi batez irudikatzen da, 3 metro neurtzen bait du. Uste denez eskualde honetako ospe txarreko bide-lapur bat omen zen. Izpiritu txarren irudikapena ere badela uste da. Igandean mutilek (gaur egun neskek ere bai) ostatuko ganberan prestatu eta moldatu ohi dute. Panpina lastoz betea dago eta herriko mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi du.
    Pertsonaia honen sinbolismoa hain handia izanik, gerora Nafarroako beste udalerri, herri eta auzo batzuk ere "bereganatu" eta euren inauterietan erabili izan ohi dute: Iruñea, Tafalla, Burlata, Antsoain, Lizarra, Barañain, etab... ospakizunen amaieran herri bakoitzean bakoitzak bere berezko pertsonaia maltzurra zigortuaz.
    Ziripot Lantzeko inauteriko pertsonaia da. Gorputza lastoz beteriko zakuekin estalia du eta baldar ibiltzen da makil luze bat erabiliz. Aurpegia estalirik darama eta emakume itxura ematen dion kapela (beti ez). Ziri-potolo ere deitu izan zaio. Zaldiko eta Miel Otxinekin batera inauteriko pertsonai esanguratsuak dira. Herriko kaleetan barrena batetik bestera daramate. Zaldikok eraso eginda lurrera erortzen da eta beste pertsonaiek zutitzen laguntzen diote trufa eta irain artean.
    Alegiak dionez, Ziripot ipuinak kontatzen zituen eskale lasai bat zen, baina Zaldikoak eta Miel Otxinek irabaziak lapurtu egiten zizkioten Ziripoten motel izaera aprobetxatuz. Nazkaturik, Zaldiko eta Miel Otxinei buruzko kontu lazgarriak asmatu eta herriari kontatzen hasi zion. Herritarrek pasarte hauek entzunda Zaldiko eta Miel Otxin harrapatu eta erre egin zituzten. Diotenez, Ziripot damuturik, Lantzeko inguru haietatik ihes egin zuen.
    Lesakako pertsonaia nagusia Zakuzaharra da. Estetikoki Ziripoten antz handia du. Aurreko aldean lasto gutxiago eramaten du. Gainera, Lantzen Ziripot bakarra ateratzen da eta Lesakako Kalejiraren oinarria hainbat Zakuzahar da.
    Interesatzen bazaizue eta laguntza behar baduzue, bideo gehiago igoko ditut. Iruzkinetan, emailean edo sare sozialetan mezu pribatu bat bidalita animatuko naiz.
    ❤️Bideoa gustatzen bazaizu ATSEGIN DUT👍🏻 klikatuta asko laguntzen didazu❤️
    Interesatuta bazaude, HARPIDETU✍🏻 egin zaitezke, asko laguntzen didazulako.😍
    📺Agian bideo hauek interesatuko zaizkizu📺
    ❤️ 1.mailako IRAKURKETA-IDAZKETA(2.beste batean😉 ): • Istorio- dadoak 🎲 ahoz...
    🧡 IKUSI MAKUSI bideo bilduma: • 🔎 IKUSI-MAKUSI... Zer ...
    💛 IRAKASLEENTZAKO BALIABIDEAK: • 22. Korrika.🏃‍♀️💨 Amur...
    💚 MATEMATIKA 1. MAILA (2.beste batean😉 ) : • Zenbakiak 1 - 100 🧮💖💙 ...
    💙 IGARKIZUNAK piktogramekin: • ❓Igarkizunak #1. Luraz...
    💜 OPE laguntza, OPOSAKETAK: • OPE 2023 Hezkuntza

ความคิดเห็น •