Su Ta Gar "Eskertza" | Alarma (2022)
ฝัง
- เผยแพร่เมื่อ 29 ต.ค. 2024
- Su Ta Gar "Eskertza" | Alarma (2022)
Erosi: denda.sutagar.c...
Comprar: tienda.sutagar....
Buy: shop.sutagar.co...
ESKERTZA
(M: Aitor Gorosabel Garai. L: Iker Rocandio)
Mediterraneoan sortua,
Bizkaiko golkoan eroria,
gudari bihurturiko kapitain isil.
Lore gorri sorta bat uretan,
gure memorian gera bedi
Enrique Moreno Plaza komandantea.
Duela ia mende oso bat
Matxitxako parean jazo zen.
Etsaiari so arrantzontzitik,
beldurrari iskin,
xumeak erraldoiari egin zion aurre.
Epikoa.
Bou Nabarra.
Vickers kanoiei tinko sakatuz,
irrintzi bihurtua zelarik
Steyr metrailadoreen tarrapata
herriaren zaindarien esku.
Danbada haien oihartzun lausoa
aditzen dugu oraindik labar artean.
Heriotzari zuzen begira
berunezkoa zen itsasoan.
Ekaitz erdian, suzko hobia
bi ontzitako
hogeita hamalau gizonentzat.
Lubakietara ilunabarra abailtzean,
lurralde osoan hasia zen
gau luzea.
Isiltasuna, itsasoa bare.
Ambrosio, Meltxor, Pedro, Remigio,
Gerardo, Miguel, Antonio eta
beste guztiak
iltzaturik gogoan.
Isiltasuna, itsasoa bare.
Restituto, Juan, Jose, Silvestre,
Nemesio, Tomas, Modesto eta
beste guztiak,
ukabila estutuz,
bihotzez, agur eta ohore!
Duela ia mende oso bat
Matxitxako parean jazo zen.
Etsaiari so arrantzontzitik,
beldurrari iskin,
xumeak erraldoiari egin zion aurre.
Epikoa.
Bou Nabarra.
Ikur, eredu hilezkorra,
Bou Nabarra betiko.
Aitor Gorosabel Garai: Ahotsak eta gitarrak | Voces y guitarras
Xabi Bastida: Gitarrak | Guitarras
Igor Díez: Bajua | Bajo
Galder Arrillaga: Bateria
Web: www.sutagar.eus
Facebook: / sutagarofizial
Twitter: / sutagarofizial
Instagram: / sutagarofizial
No tengo palabras para describir este tema.........
Esto es precioso. Gora.
SUTAGAR BILBON !!
Gora SUTAGAR!!!!!! Betiko Ezentzise dekosuie, Aurrera gogor ta eskerrik asko abesti bestialagatik
Ez nuen ezagutzen hisotria hau. Agur eta ohore gure gudarie, ta txalo bat gure "bardorentzat" lan bikaina egin duzue.
Flipante!!!!!!
Joder...vaya pedazo de disco...
jotakeeee🤘🤘🤘🤘❤
Matxitxako Guda! Bacalaoaren itsasuntzi baten borrokatzen Canarias destruktor espainiako Armada aurkako. Arrantzaleak Militarra-entzat aurka. Faxista militarrak agur ta ohoreak eman zuten Euskal itsasuntziei. Bilbainada en el Cantábrico ! Potroekin , beldur barik Faxistei! Ay va la hostia! lo único que nos han jodido el marmitako! Gaur ez zapran gagoz!
Gora gu ta gutarrak
Koru epiko nahiko lortuak 3:40....lan bikainai abesti hontan, landuta Dau.