'Bertso-bazkaria' (2) (Egaña-Mujika-Zubeldia) (Larraitz, 2018-06-22) (34'28'')

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 29 ส.ค. 2024
  • Abaltzisketako jaien hasera da eta bertso-bazkaria antolatu dute Larraizko jatetxe batean. Hirurogeita hamar bat lagunek eman dute izena. Eguraldi bikaina dago kanpoan, Iker Zubeldiak lehen bertsoan gogoraraziko digun bezala. Berarekin batera Andoni Egaña eta Asteasuko Haritz Mujika gaztea jardun dira bazkalosteko saioan.
    Bigarren bideo honetan, umoretik jarraitu dute bertsolariek. Mahaietan dagoen jendeari kantatu dizkiete bertsoak eta puntutan amaitu dute lehen zatia, Urbiako eta Aralarko artzaiak... eta gazta hizpide hartuz. Bigarren zatiaren hasieran jangelan dauden emakumeak eta futboleko mundialak izan dituzte aipagai.

ความคิดเห็น • 1

  • @aritzsudupeurrutia1569
    @aritzsudupeurrutia1569 4 ปีที่แล้ว +1

    Earra saiua!!!
    Artistak hiruak, eskerrikasko ikusteko aukeragatio.