Poeta kaxkarra (Imanol Larzabal)

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 13 พ.ย. 2015
  • Ni poeta kaxkar bat naiz
    eta kolore urdinez
    eskribatzen dut gauez,
    desio irrixtakorrak
    itsuturik doaz ihes
    gauaren leize-zulora,
    mundua azpikoz gora,
    dena jartzen dut aldrebes.
    Zure lurralde oparoa
    ikusmiratzen dut lehenik
    gauaren zirrikutik zelatan
    eta haragiz koloreztatzen
    zure gorputzaren figura
    irudimenaren ixpiluan,
    zure sabel borobilaren
    maldan behera amilduz.
    Zure lurralde zabala
    indarrez goldetuz,
    denbora joanen erdoiak
    akestutako zure desioak
    zorrozten ditut
    eta zorion-hazia botatzen
    etorkizun lainotuaren tartean
    oraino esperantza murriztuaren
    hildoa luzatuz.
    Nahiaren uholdeek
    bortizki astintzen naute
    ilunaren tintontzian
    hustutzen ditudan arte.
    Ametsak gordintzen ditut
    gau grinatsuaren labean
    eta gero
    ixiltasun hezetuaren arnasa
    ezinaren eskaparatean
    gandutzen da doi-doi.
    Azkenik,
    ixiltasun bustiaren
    oihartzun mutua
    bilusik gelditzen da
    gau ilunaren apalean
    eta nik
    azpildurak josten dizkiot
    loak hartu arte.
    Ni poeta kaxkar bat naiz
    eta kolore urdinez
    eskribatzen dut gauez.
    Imanol jaunaren kantu bat, bere "Joan etorrian" diskotik. 1987. urtean ekoiztu zuen, Elkar estudioetan, Jean Phocas jaunaren laguntza teknikoaz.
    Imanol, ahotsa ta gitarra
    Karlos Gimenez, pianoa
    Michel Longaron, bateria
    Txema Garces, baxua
    Arantza Irazusta, ahotsa
    Jean-Louis Hargous, saxofoia
    Iñaki Salvador, sintetizadorea
    Josetxo Silguero, saxofoia
    Javier Silguero, tronpeta
    Juan Jose Ocon, tronpeta
    Carlos Hipolito, tronboia
    Alberto Lizarralde, gitarra
    Luis Camino, perkusioak
    Imanol Larzabal abeslariak euskal poesia eta musika uztartu zituen sentikortasun handiko kantetan. Bere ibilbide luzean, Imanol kantariak hainbat musika estilo mota jorratu zituen, kantagintza tradizionala, jazz, rock, edota folk musika. Paco Ibañez edota Gwendal artista ezagunekin lan egin zuen 70. hamarkadan. Beraiekin, Frantzian, Belgikan eta Alemania aldean ibili zen kontzertuak eskeintzen.
    80. hamarkada nahiko oparoa izan zen Imanolentzat ikuspegi musikaletik. Ia urtero disko bat kaleratu zuen, "Jo ezan" (1981), Etxahun eta Etxahun" (1982), "Iratze okre geldiak" (1983), "Erromantzeak" (1984), "Oroituz" (1985), "Mea kulparik ez" (1986), "Joan-etorrian" (1987), "Muga beroetan" (1989) eta "Amodioaren berri" (1990). Disko guzti hauetan guztietan euskal poeta garaikideen olerki ederrak musikatu zituen, adibidez, Mikel Arregi poetarenak, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Juan Mari Lekuona, edota Xabier Lete jaunaren hitzak.
    www.badok.info/artista.php?id_...
  • เพลง

ความคิดเห็น •