Zirkorrika (Xabier Zabala-Uxue Alberdi) 20. korrika

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 9 ก.พ. 2025
  • www.txantxangor...
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music
    20. KORRIKAren abestiaren bideoklipa (Zuzendaritza: Hiru Damatxo Ideia faktoria)
    ZIRKORRIKA abestia
    Ahotsak:
    Izaro
    Oihana Fernandez
    Jurgi Ekiza
    Miren Narbaiza
    Petti
    Jarauta 69
    Txindatak: Mingüi Salaberri
    Tuba: Fredi Larreta
    Tronboia: Javier Arrieta
    Bonbardinoa: Mintxo Garaikoetxea
    Tronpeta: Roberto Ezker
    Saxoa: Fernando Lacunza
    Oreka TX
    Txalapartak, banbuak, sega eta sardea: Harkaitz Mtnez de San
    Vicente eta Mikel Ugarte
    Trompeta solista: Javi Perez
    Akordeoia eta saxoa: Xabier Zabala
    Alboka, ttun-ttuna eta bonboa: Harkaitz Mtnez de San Vicente
    Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Kaki Arkarazo
    Zuzendaritza: Harkaitz Mtnez de San Vicente
    Kanta hau 2016ko azaroan Andoaingo Garate Estudioan grabatu dugu.
    Eskerrak: Karlos Piñuela, Rafa Lekunberri, Tonino Karotone, Jon
    Celestino, Txalapart, Hiru Damatxo ideia faktoria... eta proiektu honetan era batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi!
    Hizkuntzaren malabaristak,
    akrobatak, trapezistak,
    herri honen ilusionistak...
    bidera atera gara,
    mundura atera gara,
    herriz herri igaroko gara!
    Bat, izan bat, egin bat,
    Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
    bat eta batzuk gara,
    hona-hara,
    euskara bat, mundu bat.
    Bi urteko ekilibristak,
    su-irensle optimistak,
    jaiotzetik ilusionistak...
    bidera atera gara,
    Korrika atera gara,
    herriz herri igaroko gara!
    Atso-agure kontortsionistak,
    pailazoak, eskapistak,
    euripean ilusionistak...
    bidera atera gara,
    mundura atera gara,
    herriz herri igaroko gara!
    Bat, izan bat, egin bat,
    Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
    bat eta batzuk gara,
    hona-hara,
    euskara bat, mundu bat.
    Ahots kordan funanbulistak,
    fakirrak ta alkimistak,
    ofizioz ilusionistak...
    bidera atera gara,
    Korrika atera gara,
    herriz herri igaroko gara!
    Bizirauten espezialistak,
    bi buruko aktibistak,
    bihotzaren ilusionistak...
    bidera atera gara,
    herriz herri ibiliko gara!
    Bat, izan bat, egin bat,
    Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
    bat eta batzuk gara,
    hona-hara,
    euskara bat, mundu bat.

ความคิดเห็น • 1