Iker Vicente & Julen Alberdi 'Txikia' apustua-Egurrak plazaratzea (Tolosa, 2024-04-27) (9'18'')

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 10 พ.ค. 2024
  • Ailegatu da eguna, Iker Vicentek eta Julen Alberdi ‘Txikia’-k elkarren aurka jokatu behar duten apustua. 60 ontzako zortzi enbor eta 54 ontzako (edo kanaerdiko) 14 enbor nork lehenago moztu adostu zuten apustua itxi zuten egunean, urtarrilaren 5ean. Goizeko 10ak aldera ekin diete egurrak plazaratze lanei. Vicentek 60 ontzako 8 enbor eta bi kanaerdiko plazaratu ditu; ‘Txikia’-k, berriz, 12 kanaerdiko. Bakoitzak bere koadrila ekarri du eta bi ordu t’erdi inguru igaro dituzte egurrak deskargatu, motozerra eta aizkora-lanak egin, josi eta zezen plazako hondarraren gainean egoki uzteko. Euria etengabe egin du lanak amaitu bitartean baina, hala ere, jende ugari hurbildu da kuriositatez, bertatik bertara lanen jarraipena egitera. Dena prest geratu da arratsaldeko zita handirako.
  • เพลง

ความคิดเห็น •