EUSKARAREN EGUNA EGUNERO - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
ฝัง
- เผยแพร่เมื่อ 12 พ.ย. 2024
- Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidunen bigarren atala heldu da.
Gora musika alaia, aurrera Loa eta Laia!
BIGARREN ATALA - EUSKARAREN EGUNA EGUNERO
Urtero, abenduaren 3an, “Euskararen Eguna” ospatzen da. Loa eta Laia-k abesti dantzagarri honetan, euskararen eguna urte osoan zehar ospatu behar dugula gogoratzen digute. Gelan, kalean, plazan, jolastokian, pantailetan, lagunekin, familian…
Euskaraz gu egunero, goizero eta gauero.
Euskaraz bai berri ona, euskaraz zu entzutean, hauxe zoriona!
Harpidetu▶️ labur.eus/loae...
Entzun▶️ labur.eus/loae...
Babestu▶️ www.loaetalaia...
#loaetalaia #euskarareneguna #marrazkibizidunakeuskaraz
EUSKARAREN EGUNA EGUNERO
Euskara da gure melodia,
euskara gure doinu eta argia,
euskara gu guztiona.
Euskaraz bai berri ona,
euskaraz zu entzutean,
hauxe zoriona!
Ero,
Euskaraz gu egunero
Ero,
goizero eta gauero.
Euskararen eguna egunero
Euskara da bizipoz alaia,
euskara gure lurra eta ibaia,
euskara borbor dariona.
Euskaraz hara eta hona,
euskaraz zu entzutean,
hauxe zoriona!
Ero,
Euskaraz gu egunero
Ero,
goizero eta gauero.
Euskararen eguna egunero
LANTALDEA
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara
©Paraxut Produkzioak