Iheskide - Izenez eta izanez

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 13 ต.ค. 2024
  • Iheskide elorrioko punk rock taldearen laugarren diskako abestia duzue hau. "Borrokak darrai" da diska berriaren izena eta 13 abestiz osatutako diska paregabea lortu du elorrioko seme hauek. Abesti hau, beraien laguna zen Arkaitz Bellon omendu nahi izan dute, beraiek dakiten moduan, akordeetan murgilduta, garrasia dutela arma.
    Letra:
    "Otsaileko haize zakarrak
    zekarren Puertotik
    albiste txarra,
    ziega ilun eta bakarti hartan
    eman zenuen azken arnasa,
    sasikumeen hitzetan
    espetxean joan zinen,
    egiak argi dauka,
    kartzelak hil zintuen.
    Arkaitz izenez eta izanez.
    Agur eta ohore!
    Baina eguna argituko da
    zaitugula oroitzapenean.
    Kantauri itsasoa
    harro mintzo da
    izar gorri berria
    besarkatu nahian.
    Gure ondorengoek
    goratuko zaituzte
    askatasunean.
    Gauza handia izan da
    zu ezagutu izana,
    adiorik ez lagun,
    garaipenerarte."
    Abestiaren azken hitzak hartzen ditut, "adiorik ez lagun" garaipenaren egunean elkar ikusiko dugu. Zu eta beste hamaika izar gorri. Lakuan zuk botatako harriak sortu zituen olatuak bizirik daude oraindik...
    Beraien webgunea: www.iheskide.org/

ความคิดเห็น • 4

  • @dokuritssu
    @dokuritssu 10 ปีที่แล้ว +8

    Agur ETA ohore Arkaitz. Gure gogan betiko!!

  • @joseelmakin
    @joseelmakin 10 ปีที่แล้ว +8

    Agur eta ohore Arkaiz, herriak ez du barkatuko

  • @garrich1970
    @garrich1970 10 ปีที่แล้ว +8

    Garaipenerarte Arkaitz
    Agur eta Ohore

  • @lukurk7961
    @lukurk7961 9 ปีที่แล้ว +9

    Agur eta ohore arkaitz