jon enbeita
ฝัง
- เผยแพร่เมื่อ 8 ก.พ. 2025
- Hegotan haize epela,
barnea daukat goibela,
hau ikuskizun krudela,
nola aipatu bestela?
Ikusi nuen makina zaharrak
korrika bazetozela,
baina ez nuen inoiz pentsatu
hau ikusterik honela;
apurka-apurka ludi zabal hau
bihurtzen doaz gartzela;
gure kabia, zemento gogor;
ez al da, jaunak, itzela?
Leizaran ere puskatu dute
beste tokiak bezela. (bis)
Hormigoia ta burdina
eta asfalto zikina;
al zen hortako premina?
Hauxe da daukadan mina.
Alde denetan gizona dugu
guretzat berdin-berdina:
eurak jainkotu eta besteok
soilik gara hondakina.
Hobe azaldu ahal banezake
nire garratzaren grina;
ez baita, jaunak, pentsatu ondo,
txorientzat atsegina
libertadean bizi nahi eta
inun be bizi ezina. (bis)
Ta omen dira gizaki,
sinesten zaila izaki,
egin gaituzte bi zati,
portatu dira basati.
Zoritxarrean izan dituzte
makina bat erabaki;
azken batean gerta direnak
soil-soil denen adabaki;
nire barruan justizi eske
odol beroak diraki;
zer dela eta gure bizitza
behar digute ebaki?
Eta, bakarrik, aurrerapena
dutela euren aitzaki? (bis)
😂