"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua (2) (Azkoitia, 2021-03-06) (35'12'')

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 6 ก.ย. 2024
  • “Ez da kasualitatea” bertso saioaren 2. bideoa duzu honako hau. 1-Ane eta Maddalen. Adiskideak dira eta paseoan doaz. Anek alaba txikia darama aulkitxoan. Maddalenek, berriz, bere ama gurpildun aulkian. Zaintzan dihardute biek. 2-Alaia eta Jone. Lagunak dira. Tabernak itxi dituztenean plazan geratu dira otarteko eta garagardo lata banarekin. Udaltzainak agertu dira eta ihes egin dute korrika. 3-Ane. Iparraldean, Unibertsitatean, doan emango dituzte aurrerantzean, hilerokorako produktuak. 4-Laurak. Euskal Herrian, orohar, ez da harritzekoa pertsonak ezizenez ezagutzea. Gainera, gehienak gizonezkoak dira. Maddalenek goitizenak asmatu behar ditu beste hirurentzat. 5-Agurra.

ความคิดเห็น • 3

  • @josebahirigarainanderibe1436
    @josebahirigarainanderibe1436 3 ปีที่แล้ว +3

    Arratsalde on Mexikoko Juarez Hiritik. Mexikon lan egiten dabilen biriatuar batek ere badu aukera halako saio bikainez gozatzeko. Mila esker benetan, "ANBUNE"!!! Jarraitu horrelaxe, bertso saioak grabatuaz eta igoaz, bideo bikainok igotzen.
    Ongi segi !!!!

  • @nereamariezcurrena375
    @nereamariezcurrena375 3 ปีที่แล้ว +1

    Saio ederra!! Gabon danori Lesakatik.

  • @amaiabedialauneta1623
    @amaiabedialauneta1623 3 ปีที่แล้ว +6

    Arratsalde on. Bermeoko ikastetxe bateko Euskara irakaslea naiz eta DBH 1. mailan ematen dot klase. Bertsolaritzari buruz ari gara, literaturari dagokionez. Emakumezko bertsolarien izen batzuk aipatu nahian, bideo honen erdia eta lehenengoaren puska bat jarri diet ikasleei. Asko gustatu zaie "Ez da Kasualitatea". Hori dela eta, eskerrak eman nahiko nizkioke Anbune kanalari kudeatzen duenari, bertsolaritza sustatzeko egiten duen lan bikainagatik. Lan bikaina, eta hainbat eta hainbat jaialdi artxibategietan gordetzeko modukoak, bertsoaldi ederrak tarteko.
    Ondo izan.