Bertso saioa (2) (Amezketa, 2023-08-24) (37'00'')

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 13 ก.ย. 2024
  • Bertso saio bikaina antolatu da Amezketan, San Bartolome jaietan. Imanol Artola ‘Felix’-en gidaritzapean, sei bertsolari oholtzaratu dira: Anjel Mari Peñagarikano, Bixente Gorostidi, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbio. 1) Gorostidi puntuak jarrita. 2) Peña, Colina, Ibarzabal eta Irazu Buruntzuzinen dagoen txabolara joan dira egun batzuk igarotzera baina bakoitzak bere plana du. 3) Gorostidi eta Ibarzabal bikote dira baina ezberdintasun handiak daude euren artean. Oporretatik itzuli dira. 4) Colinak eta Lujanbiok, lagunak, plan asko egiten dituzte. Colinari momentua gozatzea, orain eta hemen, gustatzen zaio. Lujanbiok iraganera joatea nahiago izaten du. 5) Irazuk urte asko darama espetxean. Hirugarren gradua eskatu zuen eta duela gutxi eman diote. Baina berehalaxe kendu diote. 6) San Bartolome santua lapurtu dute elizatik. Norbait ipini beharra dago bere lekuan. Peñak aukeratuko du nor izan beste bosten artean. Honaino bigarren bideoan.

ความคิดเห็น •