Bertso jarriak 7: Sumagezurrenak (Unai Mendizabal)

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 28 ต.ค. 2024
  • 2014/12/05 Amasa
    Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta BERTSO JARRIEN GAUA
    7. SORTA: Sumagezurrenak Erositako prezioan (Unai Mendizabal)
    Baserrin ezta bukatzen lanik
    nahiz hala den esaera
    zertan bukatu jakin behar da
    eman aurretik hasera.
    Jaten eman eta azpiak
    egiteakin batera
    ia lan denak bukatu nitun
    hamar terdiak aldera.
    Txikitatikan datorkidanez
    ehizarako grina neri
    udazkeneko hego haizetan
    ezin gera egon geldi
    etxe_inguruko tontor batera
    aldendu gabe gehiegi
    usotarako leku aparta
    nola degun Bulandegi.
    Hamabitako kanpaiak dantzan
    hastian goiko elizan
    alerik ere ikusi gabe
    nenoen askotan gisan.
    erramientak utzi ondoren
    pago zar baten gerizan
    ezertarako presarik gabe
    belarretan etzan nintzan.
    Begi bakar bat itxita dula
    iten du lo azeriak
    nahiz azeritik zerbait badedan
    nik itxi nituen biak.
    Haize hots batek esnatu nindun
    haize hots haundiegiak
    zer pasatzen zan ikusi asmoz
    zabaldu nitun begiak.
    Ekaitz laino bat ote zan edo
    zan nere lehen ustia
    nola normala ez dan holako
    uso bandak ikustia
    laino beltz harek estaltzen zitun
    zerua ta eguzkia
    utziz ilunpian Bulandegi
    ta Elbarrena guztia.
    Ikaratuta nunbait ihesi
    negu usaineko hotzak
    lurretik ere ikus zitezken
    usoen moko txorrotxak
    milaka ziren zihoazenak
    astinduz bi hego motzak
    Amasatike entzungo ziran
    haien hego kolpe hotsak.
    Izugarrizko harridura bat
    sortu zan barruan nigan
    hainbeste pixti_ikustian nere
    buruan gainian jiran.
    Eskupetari nahiz ta eskua
    erantsi nion segidan
    kañoia gorantz ipintzerako
    ihesian juan ziran.
    Pentsatu nuen Afrikatikan
    etorri dituk honera
    nekaturikan egongo dituk
    egarriturik gainera,
    seguruenik joango dituk
    Akezko_Errota aldera
    hango botanan preskatu eta
    ur trago bat egitera.
    Buru lixtua izan behar du
    beti ehiztaria danak
    hala izaki asmatu nitun
    zein ziran usuen planak.
    Nahiz berrehun metro koadro baditun
    aipatu dedan botanak
    danak uretan sartu nahi baino
    ez ziran kabitzen danak.
    Gorde lekutik atera nintzan
    al bezain mantso mugituz
    denak ihesi joan ez zitezen
    arrimatu nintzan kontuz.
    Ni ikustian han hasi ziran
    zipriztin eta istiluz
    sagar zaku bat eskuan hartu
    ta zast sartu nintzan buruz.
    Nahiz hegatutzen saiatzen ziran
    ihesian hainbat bider
    lumak bustirik zeuzkaten eta
    laister egiten zuten leher
    nik bitartian biltzen nituen
    igeria, eskuin ezker
    eskutan neukan sagar zakuak
    gainezka egin zun laister.
    Hartan nintzala zerbait igeri
    ikusi nuen uretan
    zortzi kiloko erbi haundi bat
    zebilen putzuan bueltan
    kolp bat eman buruan eta
    seko utzi nuen bertan
    eskurik libre nola ez neukan
    atera nuen hortzetan.
    Etxe aldera abitu nintzan
    pozez brinkuak eginez
    baina bi hankak sentitu nitun
    laster kargatuak zinez
    ematen zuten hankak estali
    zizkidatela burdinez
    karga guztia utziz geratu
    nintzan jarraitu ezinez.
    Oinetan nitun karga horiek
    nola normalak etzian
    exeri nintzan bide ondoko
    petril zar baten ertzian
    hura sorpresa hartu nuena
    larruzko botak kentzian
    zazpi amorrai azaldu ziran
    oinetako bakoitzian.
    Bertso guztiak sinistatzeak
    maiz ematen ditu lanak
    holako kontuk izaten zitun
    _____________________zanak
    nik horrelaxe jasuak ditut
    Sumagezurrek esanak
    erositako prezio hartan
    saltzen dizkizuet danak.

ความคิดเห็น • 2