Nire Bolivia 2022

แชร์
ฝัง
  • เผยแพร่เมื่อ 15 ม.ค. 2025
  • Nire Bolivia 2022 - Ahalaren eta ezinaren artean
    2022ko abuztuan, Mariano Frutos gidaren Mirando al Sur agentziak antolatutako espedizioan parte hartu nuen. Isla del Sol eta Condoriri inguruan aklimatazioa amaitu ondoren, lehen 6.000 metroko helburua Wayna Putusi (Huayna Potosí) mendi izugarri ederra izan zen (6.088 m), baina ezin izan nuen igo. Handik aurrera, beste bi helburuei, Acotangori (6.052 m) eta Parinacotari (6.319 m), uko egin nien, eta Boliviako beste paraje eder batzuk neure kabuz ezagutzea erabaki nuen: Tiwanaku, Uyuniko gatzaga, Siloli basamortua eta Potosí hiria.
    Bideo honetan, neure argazkien eta musikaren bidez, egun haietan bizi izan nuena adierazten saiatu naiz, ahal izan nuenaren eta ezin izan nuenaren kontakizuna eginez.

ความคิดเห็น • 2