AMAIUR, AZKEN GAZTELUA
ฝัง
- เผยแพร่เมื่อ 7 ก.พ. 2025
- Hamar urte pasatu dira Amaiurko gaztelumunoan, Aranzadi zientzi elkartea industen hasi zenetik. Oraintxetan (2016ko urriaren 29tik 2017ko urtarrilaren 28ra) lan horren fruitua erakusgai duzue Iruñako Condestable Jauregian.
Amaiurko herriaren desioa lan horren berri lau haizeetara zabaltzea da. Eta, bideo hau egitea otu zitzaigun. Auzolanean egina, hainbatek parte hartu dute: argazkilariak, kantariak, herritarrak...
Eskerrak baizik ez dugu bideo hau egiten lagundu duten guziendako.
Amaiurko Gaztelu Korua, Fernando Cortijoren zuzendaritzapean.
Bibolin jolea: Yorrick Troman.
Kamera operadoreak:
Josu Inziarte
Iñaki Atxa
Francisco Javier Iriarte ("Mac")
Ignacio Zaldua
Pello San Millan
Figuranteak:
Iruñea Kantuz
Iruña, Baztan eta Bortziriko herritarrak
Haurrak: Nahia eta Malen
Errejidoreak:
Ana Cebrian
Nerea Barrenetxe
Kike Otaegi
Ixabel Aleman
Bideo edizioa:
Iñaki Atxa
Josu Inziarte
Instituzioak eta taldeak:
Iruñeko Udala
Condestable Jauregia
Aranzadi Zientzi Elkartea
Amaiurko Herria
Amaiurko Gaztelu elkartea
Otsondo Barride elkartea
Grabazioa, 2016ko abenduaren 14an burutu zen, Iruñako alde zaharreko kaleetan eta Condestable Jauregiko barnekoalde zein kanpokoaldean.
Bukaeran entzuten dituzuen bihotz taupadak, azken gaztelua izanik ere bizirik dagoela erakusten dute. Etorri gaztelua bisitatzera!!!