Tafalla eta Ikastola. Bi izen, historia bat
ฝัง
- เผยแพร่เมื่อ 9 ก.พ. 2025
- Tafallako Ikastola. Bi izen, historia bat. Tafallatik Ikastolara, Ikastolatik Tafallara. Guztiok gara gure iraganaren etorkizuna.
Tafallako Ikastola. Dos nombres, una historia. De Tafalla a la Ikastola, de la Ikastola a Tafalla. Somos el futuro de nuestro pasado.
LETRA:
Tafalla eta Ikastola. Bi izen, historia bat. Bi izen, etorkizun bat.
Tafalla eta Tafallaldea ez lirateke gaur egun ulertuko bere ikastolarik gabe.
Hamarkadaz hamarkada harri bat bestearen gainean jarri dugu, herritik eta herriarentzat. Euskaraz, euskal kulturan, elkarlanean.
Kaleak euskaraz busti ditugu, jaiak gure koloreekin apaindu.
Eta Ikastola? Ez litzateke ulertuko Tafallarik gabe. Herriaren bihotzetik sortu ginen, eta hortatik elikatzen jarraitzen dugu aurrera egiteko.
Ez gara eskola hutsa, hizkuntza eta ohituren altxorra, elkarbizitzaren giltza eta etorkizun hobea amesten duten eragileen bidea gara.
Urte hauetan zehar ikusi dugu zer den haztea. Haurrak heldu bihurtzea, ametsak errealitate. Baina badakigu oraindik historia hau idazten jarraitu behar dugula.
Tafallatik ikastolara, ikastolatik Tafallara. Guztiok gara kate honen parte. Guztiok gara gure iraganaren etorkizuna.
Instagram: @tafallakoikastola @aitorzab
#hezkuntza #ikastola #Tafalla #euskara #zonamedia